Berriak
19-04-23

BBKateak azken txanda
12. aretoa | De la Cruz - Arias
“Agerikoa eta ikusezina den guztiaz”
Diego de la Cruzek Pasioaren ondoren irudikatzen du Kristo, tapiz itxurako hondo batez eta belus gorrizko geruza batez markoztatuta. Haren zurruntasun perfektuan arduragabe, eta begirada malenkoniatsuarekin, bere gizatasun adierazezina frogatzen duen saihetseko zauria –ostentatio vulnerum– ari da seinalatzen. Amablek izaki proterozoikoen poetika bat marrazten du, trinkotasun organikoko, ia odoleko, hondo zehaztugabean flotatzen dutenak. Mihise handia hartzen dute, borgiar jatorria ezkutatuz eta Paul Kleerenganako miresmena eta haren hitzenganako sinesmena azalduz: “Arteak ez du agerikoa erakusten. Ageriko egiten du”.