Berriak
19-10-22

BBKateak azken txanda
14. aretoa | Gentileschi - Mogrobejo
Coup de fouet
Modernismoak adierazpen hau erabiltzen du konposizio baten erritmoa antolatzen duen kurba-jokoari erreferentzia egiteko. Loten eta bere alaba indartsuen eskuei aplika geniezaieke, Sodomaren laidoa eta gertatzear dagoena lotzen dituen begizta ikusezina. Eva eta Ugolino ere beren gainean biltzen dira, beren bekatuak ezkutatu eta anatomia ahaltsua nabarmentzen duen zilarraren trazu harikorraren pean. Urregin baten seme Gentileschi eta Mogrobejo urregina forma borobil eta sentsualez elkartuta, Hero eta Leandro hartzen dituen uhindura edo ahanzturaren alegoriaren hondarrak gure begien aurrean isurtzen dituen ontzia bezala.