Berriak
25-06-24

BBKateak
Txandakatze guztiak micrositean
2022ko ekainean, museoak BBKateak ekimena jarri zuen martxan. Horri esker, azken bi urteetan bildumako 110 artistaren arteko 64 topaketa egon dira ikusgai, eraikin zaharreko 21 aretoetan.
Ildo kuratorialaren xedea izan da modu dinamikoan erakustea –astero aretoa aldatuz– kronologiaren tamaina eta artista-zerrendaren oparotasuna, baita museoaren bilduman gordetako teknika eta sormen-asmoen aniztasun izugarria ere.
Orain, programa amaitzear dagoela, micrositean gordeko dugu erakusketa programa hau. Hemen izango dituzu eskuragarri gozatu ditugun aurrez aurrekoen eduki guztiak, txandakatze bakoitzaren bideoak eta bertan parte hartu duten lanei eta artisten biografiei buruzko informazio osoarekin.