Berriak
28-09-09
BBK – Museoa 10/12 Beken aurkezpena
BBK Fundazioak eta Bilboko Arte Eder Museoak arteari buruzko ikerketa egiteko bekak emateko lehiaketa deitu dute gaur, izena emateko epea datorren urriaren 31rarte zabalik egongo delarik.
Museoak jakinarazi zuenez, Quintín de Torre, Nemesio Mogrobejo, Ramón de Zubiaurre, Mari Puri Herrero, Isabel Baquedano eta Juan José Aquerreta artistei buruzko monografiak eta katalogo arrazoituak egiteko azterketek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak, baita kartel bildumaren eta museoari egindako dohaintzen eta bildumagilei buruzko lanek ere.