Berriak
10-05-10
Balenciaga: Jarduerak
Bisita azalduak, tailerrak eta jarduera ugariak pertsona guztientzat
BALENCIAGA : MUGAREN DISEINUA
• Dokumentala
Erakustaldi osoan museoko entzugelan "Balenciaga, eta hala ere iraun" dokumentala ikusi ahal izango da. Proiekzio ordutegiak ondoko hauek izango dira:
° Astartea, asteazkena, osteguna eta igandeetan, 12.30etan (euskera) eta 18.30etan (gaztelania).
° Ostirala eta larunbatean, 12.30etan (gaztelania).
• Adin guztietarako heziketa arloko jarduerak
10 urtetik aurrera:
Jantzi nazazu Artearekin!
Ikastetxeei eta, oro har, helduen talde eta elkarteei dago zuzenduta.
Ibiltoki bat bailitzan, erakusketa bisitatuko dugu, modari eta joskinaren jantziei buruz hitz egingo dugu, eta gaur egungo materialekin jantziak diseinatzen dibertituko gara. 2010eko ekainetik irailera.
Jantzi nazazu Udan!
Udalekuei eta aisialdiko taldeei zuzendutako jarduera.
Balenciagaren eskutik, esploratu egingo dugu eta ondo pasatuko dugu bere jantzietako bakoitzean ezkutatzen dena deskubrituz. Tailerrean, siluetak asmatuko ditugu eta jantzi berriak diseinatuko ditugu, gaur egungo materialak erabiliz. 2010eko ekainetik abuztura.
4 urtetik 12 urtera:
Josi eta abestu / Oihal piloa ebakitzeko / Alajaina, hau da hau oihala!
Familiei zuzendutako jarduerak.
Datozen hilabeteetan, eta Balenciagaren eskutik, esploratu egingo dugu eta ondo pasatuko dugu bere jantzietako bakoitzean ezkutatzen dena deskubrituz. Tailerrean, siluetak asmatuko ditugu eta jantzi berriak diseinatuko ditugu, gaur egungo materialak erabiliz.
Txikienentzat, museoa ibiltoki bihurtuko da, eta, bertatik, istorio berriak eta ipuin dibertigarriak sortuko dira.
12 urtetik 18 urtera:
Zure neurrira
Gazteei zuzendutako jarduera.
Gure irudiari buruzko gogoeta egingo dugu, eta, era berean, aztertuko dugu modek eta gustuek nola islatzen dituzten jarraitzen ditugun eta geure egiten ditugun ideiak eta idealak. Tailerrean, jantzi berriak diseinatuko ditugu, jatorrizko oihal eta materialak erabiliz. (Museoaren Lagunek lehentasuna izango dute)
Helduak:
Artearen eta modaren artean
Helduek banan-banan parte hartzeko sortutako jarduera.
Materialak, ehunak eta formak izango ditugu lagun Balenciagaren erakusketaren eszenatoki desberdinetan, eta, ondoren, tailer bat egingo dugu. (Museoaren Lagunek lehentasuna izango dute)
Doako jarduerak.
Informazio gehiago web-orrialde honen Ezkuntza atalean edo telefono-zenbaki honetan: 94 439 61 41