Berriak
03-11-16
Athletic Club
Arrueren artelan bat, 2016/17 denboraldiko poster ofizialean
Athletic Club de Bilbao taldeak José Arrúe (Bilbao 1885-Laudio, Araba, 1977) margolari eta athleticzalearen koadro bat aukeratu du lehen taldearen 2016/17 denboraldiko poster ofizialeko atzealde gisa. Koadro hori museoaren bildumakoa da, eta, bertan, erromeria bat ikusten da. Egilearen estiloa modu esanguratsuan islatzen duen obra da, 1920an datatutakoa.
Athletic Club taldeak Arrúeren zenbait obra ospetsu inspiratu zituen; esate baterako, San Mames zelaia (1913-14) edota Athletic Club taldea (1915), non Kopa irabazi zuen eta Mr. Barnesek zuzentzen zuen taldea erretratatu baitzuen. Era berean, Athletici buruzko hainbat ilustrazio ere egin zituen.
Kutxabankek, Athletic Club taldearen babesleak, 100.000 poster baino gehiago banatuko ditu bere bezero guztien artean, banku-erakundearen bulegoetan. Gainera, Athletic Club taldearen denda ofizialetan ere egongo da salgai.