Berriak
12-04-17
Aste Santuko Berezia
Ezohiko irekierak eta bisita gidatuak Renoirren erakusketan
MUSEOAK ASTE SANTUKO EGUN GUZTIETAN IREKIKO DITU ATEAK, OSTEGUNETIK (APIRILAK 13) ASTELEHENERA (APIRILAK 17), 10:00etatik 20:00etara.
Gainera, asteartean (apirilak 18) modu ezohikoan irekiko du renoir margolari inpresionistari eskainitako atzera begirako handia.
Kontuan hartuta atzo bisitari ugari (2.628) etorri zirela museora, Renoir. Intimitatea erakusketa ikustera atzo, jendearentzat dohainik ireki zen erakusketa, BBKren babesari esker, museoak Aste Santuko jaieegun guztietan irekiko ditu ateak, ostegunetik (13) astelehenera (17), 10:00etatik 20:00etara.
Gainera, asteartean (18), dagoeneko 64.000 lagunek ikusi duten Renoir. Intimitatea erakusketa irekita egongo da, eta bisitariek sarrera murriztua (7 ) ordaindu ahal izango dute egun osoan. Museoko gainerako aretoak itxita egongo dira.
RENOIR. INTIMITATEA ERAKUSKETARAKO BISITA GIDATUAK (*museorako sarrera ez dago prezioan sartuta)
• Ostegunean (13), ostiralean (14) eta astelehenean (17), 12:00etan (4 ).
• Larunbatean (15), 18:00etan (4 ).
• Igandean (16), 12:00etan, doako bisita gidatua, EL CORTE INGLÉSen babesari esker.
Doako sarrera museora, asteazkenero, 10:00etatik 15:00etara; eta igandero, 15:00etatik 20:00etara.