Berriak
07-09-15
'Ask A Curator', Twitterren
Irailaren 16an, bidal iezaguzu zure galdera Twitterren bitartez, #AskACurator hashtag-a erabiliz eta @museo_bilbao-ri aipamena eginez.
Museo, galeria eta arte-aretoetako kontserbatzaile eta komisarioak ikusleekin harremanetan jartzea da 'Ask A Curator Day' ekimenaren helburua. Hori dela-eta, irailaren 16an, mundu osoko ehunka museok hartuko dute parte Twitter sare sozialaren bitartez egingo den ekitaldi honetan.
Egunean zehar, parte hartuko duten zentro guztiak jarraitzaileen zalantzak eta kezkak argitzen saiatuko dira. Hain zuzen ere, jendeak #AskACurator hashtag-aren bitartez egingo ditu galderak, eta, ondoren, dagokion museoaren edo arte-zentroaren kontua aipatu beharko dute.
Bilboko Arte Ederren Museoak bat egingo du, lehen aldiz, nazioarteko ekimen honekin. Museoari buruzko bitxikeriaren bat jakin nahi baduzue edo zalantzaren bat baduzue, parte hartu egun horretan #AskACurator-en bitartez, eta @museo_bilbao-ri aipamena eginez.