Urbanoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Urbanoa

Fuente Martínez, Iñaki de La

Bilbao, 15/05/1954

Olioa oholari itsatsitako paperean

159 x 152 cm

IÑAKI / DE LA FUENTE (beheko ezker aldeko erdian)

1987

87/158

Pedrosa Pérez jaunen dohaintza 1987an

Urbanoa lanean, misterioa eta ilunabarrekoa azpimarratzen dira, tonu okre, beltz eta gorrixkadun paleta ilunaren bitartez. Materia trinko bezain oretsua autonomoa da, eta azpiko figurazioak uzten ditu agerian. Euskarriak, kasu honetan paperak, berezko tolesdurak zein gainjarpenak ditu, eta berak ere asmo materikoan parte hartzen du. Artistak pintzelada haserreak eta antolatu gabe barrurantz hedatzen diren formak erabiltzen ditu, etengabe aldatzen ari den espazio zeharkaezina eratzeko. Beraz, ezustean sortzen diren giza aurpegietan zehar baino ez dago bertan sartzerik. Margotzeko egintza protagonista nagusi eta bakarra da, benetako lana, alegia.

Hasierako espresionismoari eutsita, artista sinplifikazio handiagorantz bilakatu da gainazal piktorikoa eratzen duten formen eta irudien jokoan. Bere azken lan antolatu bezain iradokigarrietan, bere ibilbide artistiko eta pertsonaleko esperientziak eta sentipenak islatu nahi ditu. [Arantxa Pereda]

Bibliografia hautatuta

  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 187.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 187.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 187, n° cat. 106.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 637-638, il.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. p. 188, il.