Tximino etxekotua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Tximino etxekotua

Eishi, Chobunsai

Japonia, 1756 - Japonia, 1829

Xilografia

23,8 x 36,8 cm

Chobunsai

1800

XIX. mendearen hasiera

82/741

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Urte Berria zela eta, edizio pribatuetan poemak ilustratzeko luxuzko surimono grabatuak argitaratzeko ohitura handia zuten Edo Aroan, chonin kulturako intelektual taldeetan poesia eta artea lotzeko. Gehienetan, surimonoak tamaina txikiko piezak baziren ere, formatu handiko estanpak edo nagabanak ere argitaratzen ziren. Haiek tolestean alde batean gelditzen zen alderdi ilustratua eta poema inprimatuak, berriz, beste aldean. Ezkerreko aldean moztua dago, irudi bat falta baita, animalia hezitzailearena hain zuzen ere (sarumawashi), eta baita hezitzailearen eta tximuaren multzoa diseinatu duen artistaren sinadura ere, Kitao Shigemasak egina. Japonian, Chibako Udal Museoan, kontserbatu den ale oso bati esker, Gian Carlo Calzak bere Ukiyoe liburuan argitaratua, deskribatu dezakegu gure obran ikusten ez den zatia. Kontserbatutako estanpak maila handiko prostituta bat erakusten du bi shinzo laguntzailerekin eta kamuro ikastunarekin, tximua eskaintzen ari den ikuskizunaz gozatzen. Chobunsai Eishik margotu zuen ederren talde hau.

Estanpak egile bat baino gehiago izatea ez da salbuespena ukiyo-e arte lanean, eta ezta poesian ere, guztiz ohikoa baitzen olerkari batek amaitzea beste batek hasitako obra. Suharaya Motei izeneko liburu argitaratzaile eta saltzailearen semea zen Kitao Shigemasa, eta literatur zirkuluetatik oso gertu ibili zen bere bizitza osoan. Bera ere olerkari ezaguna izan zen. Bestalde, samurai familia batekoa zen Eishi eta bijin-ga edo emakume ederren generoan espezializatu zen, Utamarori lehia eginez. Tximu heziaren ikuskizunaren gai hau aski maiz azaltzen da ukiyo-e grabatuetan. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 213, 223, 280-281, n° cat. 77.
  • Japón : grabados y objetos de arte del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Folleto]. Málaga, Museo Carmen Thyssen Málaga, 2017. s. p.