Sarrioa etzanda - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Sarrioa etzanda

Bonheur, Rosa

Bordele (Frantzia), 1822/03/22-Château de By, Thomery (Frantzia), 1899/05/25

Olioa mihisean

27 x 38 cm

Rosa Bonheur (eskuineko beheko angelua)

c. 1890-1899

69/36

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Sarrio etzana, 1890eko hamarkadakoa izan daiteke dituen estilo ezaugarriengatik eta testamentu-zigilua eramateagatik. Animalienganako maitasuna eta ulermena islatzen ditu. Bere konposizio handiek arrakasta handia izan bazuten ere, ospetsu bilakatu baitzuten Frantzian, Bretainia Handian eta Estatu Batuetan, Rosak ez zuen inoiz bazterrean utzi eszena intimistagoak eta tamaina txikiagokoak irudikatzeko interesa.

Bere garaian animalien gaia erabiltzen zuten margolari gehienek ez bezala, haiek ikuspegi kostunbristatik begiratuta, pintoreskoarekin lotuta, egiten baitzituzten irudikapenak, Bonheur-ek ez zien inoiz gaiei garrantzia kendu. Koadroan ikus daitekeen bezala, protagonismo osoa du animaliak, edozein ekintzaren edo giza presentziaren gainetik: inguruan kolore argiak dituela, bazken kolore berdea nabarmenduz, errealismo handiz irudikatua dago sarrioa. Bonheur-ek lortu du animaliaren edertasuna antzematea, naturaltasunez azaltzen du, artistak ahalegin handia egin behar bazuen ere, ordu asko lan egin behar baita animalia baten mugimenduak antzemateko. Margolariak ez du animalia bat bakarrik aurkeztu nahi izan, naturako beste ale bat baizik, ekintzan haren izatea handiesteko, bere ekoizpenaren betiereko ezaugarria baita hori, eskulturara ere zabaldu zuena. Izan ere, brontzezko Orein etzana kontserbatu da (Musée Nationale du Château, Fontainebleau), obra honen hiru dimentsioko aldagaia dena. Ahuntz azienda (oreinak, orkatzak, ahuntzak, ...) izan zen Rosa Bonheur-en arreta erakarri zuenetako bat. Hainbestekoa izan zen espezie honekiko zuen interesa, non Parisen 1900. urtean haren estudioa saldu zenean, paperean egindako obrak, eskulturak eta konposizioak kontatu gabe, espezie horretako animaliak ageri zituzten laurogeita hamasei olio pintura enkantean atera baitziren. Haien artean zegoen margolan hau ere. [Javier Novo González, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 46, n° cat. 173. (Con el título Cabrito echado, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 36. (Con el título Cabrito echado, y atribuido a BONHEUR , Rosa).
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 90-91, n° cat. 15.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 90-91, n° cat. 15.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 90-91, n° cat. 15.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 184-186, n° cat. 24.
  • Lomba Serrano, Concha. Bajo el eclipse : pintoras en España, 1880-1939. Madrid, Consejo Superior de Investigaciones Científicas, 2019. pp. 108-109, il.