San Joakin eta Santa Ana Jerusalemeko Urrezko Atearen aurrean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

San Joakin eta Santa Ana Jerusalemeko Urrezko Atearen aurrean

Maestro de Cervera de la Cañada

Activo en la segunda mitad del siglo XV

Tenpera oholean

90 x 92 cm

c. 1450-1460

69/131

1959an eskuratua

  • San Joakin eta Santa Ana Jerusalengo Urre Koloreko Atearen aurrean eta Ama Birjinaren Aurkezpena tenpluan margolanak erakusten dituzten oholak, jatorriz Cervera de la Cañadako parrokia-elizakoak direnak baina gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoan daudenak, Andre Mariaren gaiari buruzko sorta zabal batekoak izango ziren, ziur asko; hain zuzen ere, gaur egun museo eta bilduma askotan sakabanatua dagoen bilduma batekoak. Lan horiek abiapuntu egokia dira Cervera de la Cañadako Maisua artista anonimoa definitzeko. Itxura guztien arabera, artista hark egungo Zaragozako probintziaren lurraldean lan egin zuen, XV. mendearen azken laurdenean. Oraingoz, ez ditugu Cervera de la Cañadako Maisuaren izena eta ibilbidea ezagutzen eta, horrenbestez, ez dakigu non trebatu zen zehazki, eta bere lan artistikoa non garatu zen. Baina haren oholek duten estiloa, eta nire iritziz harenak izan litezkeen beste lan batzuena, bat dator San Jorge eta Printzesaren Maisuaren margolaritza aragoiarrarekin; izan ere, lan hori, zaldun santua eta bere dama erakusten duena, berebiziko ikonoa da, eta MNAC-Museu Nacional d'Art de Catalunyan dago gaur egun. Ohol bikain hori eta Cervera de la Cañadako oholak --apalagoak baina besteak bezain interesgarriak-- XV. mendearen bigarren erdiko margolari kataluniar garrantzitsuenarenak zirela pentsatu izan zuten XX. mendeko historiografo gehienek; hots, Jaume Huguetenak. Hala ere, azken urteotan iritzi hori aldatu egin da; izan ere, San Jorge eta printzesa oholaren berrikuspen estilistiko berriak egin dira, eta tradizioz harekin lotuta egon izan diren Aragoiko beste lan batzuenak, eta, gainera, Aragoiko margolaritzaren nondik norakoak sakonago ezagutzen dira, bai eta Hugueten lana bera ere, margolan eta dokumentu berriak deskubritu izanari esker. (Guadaira Macías Prieto)

Bibliografia hautatuta

  • Post, Chandler Rathfon. A History of Spanish Painting. Harvard, Harvard University Press, 1930-1966. Vol. VIII, Part. I, p. 332 y Vol. X, pp.376-377.
  • Exposición Huguet [Cat. exp.]. Barcelona, Ayuntamiento de Barcelona, 1949. p. 3, n° cat. 1.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 61, n° cat. 131. (Con el título San Joaquín y Santa Ana ante la Puerta Dorada, y atribuido a HUGUET, Jaime).
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 234-246. (Con el título San Joaquín y Sana Ana ante la Puerta Dorada de Jerusalén, y atribuido a Anónimo aragonés del tercer cuarto del siglo XV)
  • Galilea Antón, Ana María. Catalogación y estudio de los fondos de Pintura Española del Museo de Bellas Artes de Bilbao del siglo XIII al XVIII (de 1270 a 1700) [tesis inédita]. 1993. pp. 118-120, figs. 71, 71a, 71b. (Con el título 'San Joaquín y Sana Ana ante la Puerta Dorada de Jerusalén', y Anónimo Aragonés del tercer cuarto del siglo XV)
  • Galilea Antón, Ana María. La pintura gótica española en el Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1995. pp. 154-163. (Con el título ”San Joaquín y Sana Ana ante la Puerta Dorada de Jerusalén”, y como Anónimo aragonés del tercer cuarto del siglo XV)
  • Galilea Antón, Ana María. "La colección de Pintura Española anterior a 1700 en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. pp. 21, 24, 41. (Con el título San Joaquín y Sana Ana ante la Puerta Dorada de Jerusalén, y atribuido a ANÓNIMO ARAGONÉS DEL TERCER CUARTO DEL SIGLO XV)..
  • Macías Prieto, Gudaira. "Dos tablas del Maestro de Cervera de la Cañada en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Two panels by the Master of Cervera de la Cañada in the Bilbao Fine Arts Museum = Cervera de la Cañadako Maisuaren bi ohol Bilboko Arte Arts Museum", Buletina = Boletín = Bulletin, n° 9. 2015. pp. 19-50, 195-207.

San Joakin eta Santa Ana Jerusalemeko Urrezko Atearen aurrean