Rebeka - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Rebeka

Leroux, Gaston

Paris, 1854/09/14-Bordele, Frantzia, 1942/05/25

Marmola

76 x 27,7 x 22,1 cm

G. LEROUX (beheko eskuineko aldea)

c. 1892

82/2378

Ramón Ampuero del Río jaunaren legatua 1968an

Leroux-ek, beste obra batzuen artean, Rebeca aurkeztu zuen 1888ko Artista Frantsesen Erakusketan. Brontzezko Rebeca honi dagokionean, jatorrizko obra, hartan oinarrituta egina baita hau, Bilboko Museoko eskultura izango da segur aski. Era berean, jatorrizkoa marmolezkoa denez, ale berezitzat har daiteke Leroux-en ekoizpenaren barnean. Gainera, are garrantzi handiagoa hartzen du kontuan hartzen bada eskultore honen obren artean, erretratuak eta instituzioek egindako enkarguak kenduta, ia ez dagoela brontzez egina ez den obrarik. Era berean, material horretan egindako Rebecaren ale ugari daude Museokoaren neurri berdinak dituztenak, eta normalean kolore patina bat izaten dute gainazalean emana (Sothebys, 2008ko apirilak 18, 204. sorta). Gainera, tamaina txikiagoko bertsio bat ere aurkitu da, merkataritza arrakasta handia izateagatik egingo zuten agian, brontzez, zilarrez eta urrez egina. (Freemans, 2007ko irailak 20, 485. sorta).

Bestalde, museoko eskulturak, Rémus-Savès-en arabera 1892 urte inguruan egina, estiloari dagokionean lotura handia du garaiko gustu ofizialak ezarritako estilo arauekin. Obra, ikuspegi plastikotik begiratuta, trinkoa eta hieratikoa da eta aurrez aurre dago; osagarri dituen xehetasun ugariek eta irudiak ageri duen jarduera hutsalak bakarrik gozatzen dituzte akademizismo horiek. Rebecaren irudikapenari dagokionean, Itun Zaharretik atera zuen Leroux-ek, eta eskultore honen ekoizpenean bibliarekin loturiko gairik ez badago ere, orientalismoaren estilo parametroak betetzen ditu. Bestalde, artearen historian zehar, ezkontza sakratuaren eta Jainkoaren goi arduraren ikur gisa erabili da irudi mesianiko hau.

[Javier Novo González, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 378-380, n° cat. 76.