Raku-yaki estiloko chawana - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Raku-yaki estiloko chawana – 82/1145

Anonimo japoniarra. XVIII. mendea

Beiraztatzea

9,6 x 12,6 cm

82/1145

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa, 1954an

Shibui edo itxura irregularreko katilu bat da honakoa, tearen zeremonia egitekoa. Beiratu marroi ilunak eta pintzelkada berdeek forma erabat abstraktua ematen diote piezari, naturaren irudikapena ekartzen digute gogora. Mino eta Setoko zeramiken ostean, XVI. mende amaieran, Kyotoko zeramikazko piezak (Kyo-yaki) azaltzen hasi ziren, Raku-yaki motatakoak izan ziren aurrenekoak Momoyama Aroan (1573-1615). Espresuki tearen antzeari begira sortutako zeramika mota da. Nola formetan hala koloreetan, Raku zeramika ez da Japoniako aurrekoak bezalakoa. Kyotoko inguruetako labeetan zeramika berri batzuk egiten hasi ziren goi tenperaturetan landutako teknika berriarekin. Berariaz alboratu zituzten ordura arteko zeramika motak, formetan irregularrak, baita haietan erabilitako koloreak edo kanpoko aurpegietan batzuetan izaten zituzten diseinu abstraktuak ere. Aldi berean, obra horiek lantzen zituzten artisten izen zehatzak ezagutzen hasiko ziren: Chojiro (1516-1592), Nonko (era berean Donyu deitua, 1599-1656), Hon'ami Koetsu (1558-1637) eta Nonomura Ninsei (XVII. mendearen erdialdean bizi izan zen) eta Ogata Kenzan (1663-1743) dekorazio artearen maisu handiak. (Fernando García Gutiérrez, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 59, n° cat. 33.
  • Itadakimasu : cultura i alimentació al Japò [Cat. exp.]. Barcelona, Museu Etnològic, 2000. p. 103.
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 29, 137-138, n° cat. 9.
  • El principio Asia : China, Japón e India y el arte contemporáneo en España, 1957-2017 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Juan March, 2018. p. 170, n° cat. 62.