Probalaria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Probalaria

Huerta y Ayuso, Moisés de

Muriel de Zapardiel (Valladolid), 1881/09/25-Mérida (Badajoz), 1962/02/01

Sangina paperean

24 x 31,5 cm

1930-1939 edo 1944-1946

94/69

Moisés Bazán de Huerta jaunaren dohaintza 1994an

Probalaria 1994. urtean eman zuen dohaintzan egilearen biloba Moisés de Bazán de Huertak, Bilboko Arte Ederren Museoko bilduman kontserbatutako eskultorearen obrei buruzko azterlan baten harira. Azterlan hori urte hartako Urtekarian argitaratu zuten. Zirriborro honen izenburua eta datazioa aipatu azterlanean hogeita hamargarren urteetako beste obra batzuekin (baita urte batzuk geroago egindako beste obra batzuekin dituen antzekotasunak aintzat hartuta ere) estilistikaren eta tematikaren ikuspegitik erlazionatu ondoren iradokitakoak dira.

Sangina teknikaz eta okre koloreko paperean egindako zirriborroa da. Beheko ertzaren luzeran "& MONTGOLFIER. VIDALON-LES-ANNONAY" inskripzioa du grabatuta hutsunean, "CANSON" hitza faltako litzaioke hasieran. Berun arkatza gehiago erabili bazuen ere, prozedura mota hau ere arrunta da Moisés de Huertaren lanetan. Marrazki asko egin zituen --sekula ere ez zituen margotu--, baina beti bere eskultura lanei begira, saio batzuk egiteko edo bere marrazkiak hiru dimentsiotan proiektatzeko. Zirriborro honetan gizonak ezkerreko hankan hartzen du atseden, aurreratuta du eskuinekoa, egile honen hainbat marrazkitan --Formazko sukarra (1942)-- eta eskulturetan -- Nire idoloa (1913-1914), Aberriaren alde (1930-1936), Autorretratua (1930-1940?)-- bezala. Probalari hau, gizon proba gisa ezagutzen den harria arrastaka eramatean datzan kirol motako lehiakidea, oinarrizko marrekin dago irudikatuta marrazki honetan, eta oinetan duen harrizko blokea da, soka igaroarazteko zirgiloekin, gaiari erreferentzia egiten diona. Besoetako marrak (sigi-saga), itxura batean pertsonaiaren bizkarraldetik luzatzen den soka, praketako tolesak (eskuineko izterrean tenkatu egiten dira) eta beste batzuk trazu zehatzekin islatutako ñabardurak dira dinamismoaren eta tentsio fisikoaren ideia iradokitzeko. (Jose Luis Merino Gorospe, 2009)

Bibliografia hautatuta

  • Bazán de Huerta, Moisés. "Moisés de Huerta en el Museo de Bellas Artes de Bilbao", Urtekaria 1994 : asterlanak, albistak = Anuario 1994 : estudios, crónicas. 1995. p.120.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 170-171, n° cat. 66.