Neskatila artzaina, jarrita - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Neskatila artzaina, jarrita

Bonheur, Rosa

Bordele, Frantzia, 1822/03/22-Château de By, Thomery, Frantzia, 1899

Akuarela

21,6 x 30,5 cm

Rosa Bonheur (eskuineko beheko angelua)

c. 1849

82/788

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Frantzian emakumeek arte ederretako ikastetxe ofizialetan sartzeko debekua zutenez prestakuntza akademiko hertsia jaso ez bazuen ere, Bonheurrek aitaren eskutik ikasi zituen artearekikoak, aita marrazketa irakaslea baitzuen, Saint-Simon filosofo sozial frantsesaren jarraitzailea baitzen, eta emakumeen emantzipazioaren defendatzaile sutsua Louvre Museoko maisu handien lanak kopiatzeko jardunari eta batik bat gauzak diren bezala marrazteari dagokienez. Bonheurrek hasiera-hasieratik azaldu zuen animaliekiko interesa, eta 1840. urte hasieran familia Rumford kalera bizitzera aldatu zenez (Parisko aldirian, landa eremutik hurbil, baserriez eta animaliez inguraturik), pintura errealista, bertatik bertara egindako pintura, landu ahal izan zuen. Geroago animalia ferietan izan zen, bereziki Parisko hiltegiak bisitatu zituen eta bidaia ugari egin zituen Frantzian barrena, eta zuzenean naturatik hartutako irudietan espezializatuko zen emakumea; irudi horietan beti izango zen animalien mundua arreta gune nagusia.

Artzain neska eseria izenburuko margolana segur asko 1849. urtean Pirinioetara egin zuen bidaia batean landu zuen, bidaia hartan eten gabe jardun baitzuen haize zabalean margotzen. Baliteke irudi hori ikusi izana inguruko goi larreetako batean; izan ere, egile honek bere ibilbidean sarri erabiliko zituen bidaia hartan mendi gailurrei, animaliei eta bertako biztanleei egindako zirriborro asko eta asko. Era berean, artzainen munduko irudi asko landu zituen, esate baterako, Berger des Pyrenees donnant du sel à ses moutons (Pirinioetako artzaina bere ardiei gatza ematen), Berger landais (Landetako artzaina), Herd of Sheep in the Pyrenees (Artaldea Pirinioetan), eta Muletiers des Pyrenees (Pirinioetako mandazaina) izenburukoak. Artzain giroko margolan tradizionaletan ez bezala (pintura genero hori oso zabalduta zegoen XVIII. mendean: artzain mutilak eta neskak ingurune naturalean irudikatuta ageri ziren, bizimodu bukoliko batean murgilduta), Bonheurren obran protagonismo guztia hartzen dute naturak eta animaliek, bigarren maila batean geratzen dira gizakiak eta ekintzak oro. (Javier Novo González, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Roger-Milès, M. L. Atelier de Rosa Bonheur. Paris, Galerie Georges Petit, 1900. vol. II, p. 36.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 46, n° cat. 175. (Con el título Rebaño y pastora, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 171, n° cat. 3-a. (Con el título Rebaño con pastora, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Ibiza i Osca, Vicent. Obra de mujeres artistas en los museos españoles : guía de pintoras y escultoras, 1500-1936. Alzira (Valencia), Centro Francisco Tomás y Valiente, UNED, 2006. p. 140.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 94-95, n° cat. 17.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Consorci de Museus de la Comunitat Valenciana ; Caja Duero, 2006. pp. 94-95, n° cat. 17.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 94-95, n° cat. 17.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 46-49, n° cat. 204. (Con el título La pastorcilla sentada, y atribuida a Rosa Bonheur)