Montgomery Clift was a Twin (Montgomery Clift bikia izan zen) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Montgomery Clift was a Twin (Montgomery Clift bikia izan zen)

Blake, Peter

Dartford, Kent (Erresuma Batua), 1932/06/25

Olioa mihisean

116 x 95 x 8,5 cm

1981-1983

02/252

2002an eskuratua

  • Cliften koadroa pintatzeko, aktorea oporretan Paestumen zegoeneko zuri-beltzeko argazki lauso batean oinarritu zen. Paestum «Napoli hegoaldeko antzinako kolonia greziarra zen», eta Bosworthen biografian dago jasota. Argazki-kopiak hain eskaintzen ditu datu gutxi, Blakek xehetasun guztiak asmatu behar izan zituen eta, gainera, iturriaren giro lauso eta definitu gabea islatu zuen. Clifti buruz argitaratu berri ziren beste zenbait liburu eskuratu zituen, bai eta Hollywood Boulevardeko zineman espezializatutako dendetan aurkitutako zuri-beltzeko publizitate-argazki batzuk ere, baina, azkenean, jatorrizko argazkiari lotu zitzaion. Konposizioa transferitu zuen, orrialdea (liburutik aterea) mihisean proiektatuz, epidiaskopio viktoriar baten laguntzarekin eta proiektatutako irudiaren gainean marraztuz. Koadroaren eta serie honetako beste mihiseen neurriak guztiz bat zetozen urre koloreko marko zahar eta hondatu baten neurriekin, amaitutako obraren itxura «akademikoa» handitzeko asmoarekin, hemeretzigarren mendeko Areto handi haietako girokoa balira bezala. Konposizioan egindako aldaketa bakarrak koadroa markoan sartzeko helburuarekin egin ziren eta, zehatzago esanda, formatu obalatuan sartzeko helburuarekin. Sarritan forma obalatua («bineta» erakoa, esan dezagun) zuten argazki viktoriarrekiko asoziazioa berretsi egiten da koadroaren zati handi batean erabilitako tonu sepiekin. Soilik urdin garbiko kolorea duen zeruan eta aktorearen aurpegi gorrian erabili ditu artistak kolore distiratsuagoak». (Marco Livingstone)

Bibliografia hautatuta

  • Peter Blake [Cat. exp.]. London, Tate Gallery, 1983. p. 104, n° cat. 104.
  • Peter Blake [Cat. exp.]. Hannover, Kestner-Gesellschafrt, 1983. pp. 13-14, 16, 135, n° cat. 79.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 199.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 199.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 199.
  • Livingstone, Marco. "Montgomery Clift Peter Blakeren begietatik = Montgomery Clift visto por Peter Blake = Montgomery Clift through the eyes of Peter Blake", B'05 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 1. 2006. pp. 111-138.
  • Peter Blake : a Retrospective [Cat. exp.]. Liverpool, Tate, 2007. p. 149
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 76-77, n° cat. 29.
  • Peter Blake : retrospectiva [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 149. N° cat. 82
  • Livingstone, Marco. Peter Blake one man show. Surrey (Reino Unido), Lund Humphries, 2009. p. 178-179, il. 181.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 199, n° cat. 142.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 199, n° cat. 142.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 199.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 199.
  • Figurados, figuraciones, figurantes : estar o (tal vez) soñar [Cat. exp.]. [Bilbao], Iberdrola, 2015. pp. 28, 182, 184-185, 202, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 320-322, 325-326, 329, n° cat. 180.