Maja bat - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Maja bat

Guinea, Anselmo

Bilbao, 1855/05/18-Bilbao, 1906/06/10

Akuarela

44,2 X 29,2 cm

A. Guinea (atzealdeko eskuinaldea)

c. 1884-1887

XIX. Mendearen azken laurdena

82/38

Antonio Plasencia jaunaren dohaintza 1914an

1870eko hamarraldiaren lehen erdian, urterik urte, aurreramendu handiak nabari zaizkio trebetasun teknikoaren alorrean, bereziki 1875 eta 1876 bitartean Erroman lehen aldiz izan zenean. Hala eta guztiz ere, Guinea akuarelagile onena Erromara egindako bigarren bidaian geratu zen agerian, 1881ean, marrazketan hobekuntza handiak egin zituenean eta teknikaren sekretuen nondik norakoak ezagutu zituenean. Ondorioz, kolorea trebeki menderatu zuen, era guztietako efektuak eta giroak islatzeko gai zen baita objektuen kalitatea salatzen zuten efektuak islatzeko ere.

Etapa horretakoak dira Profetaren bandera eta Maja bat izenburuko margolanak, Erroman bizi izan zen aldietan landu zituen gaietatik biren --ekialdeko gaiak eta Espainiako eszena jatorrak, asko eta asko zezenaren munduarekin zerikusia dutenak-- adibide paradigmatikoak; bestalde, bi gai horiek oso modan zeuden espainiar artistek osatzen zuten kolonian. Majaren irudi topikoari dagokionez, apain orraziarekin, mantelinarekin eta haizemailearekin, bada neurri bereko beste bertsio bat, akabera landuagoarekin baina. Bi akuarela horiek ezin hobe irudikatzen dute sasoi horretako Guinearen estiloen dualtasuna, eta beste horrenbeste antzematen da landu zituen olio pinturetan. Alde batetik, Profetaren bandera landu zuen Guinea preziosista dago, marrazketan arreta berezia jarririk eszena ñabardura guztiekin aurkezteko ardura hartzen duena, eta bestetik akuarela lanak orbanen bidez lantzen dituen Guinea dago, uren efektuek eta amaitu gabeko lanak obrari eragiten dioten erakarriekin jostatzen den Guinea. (Mikel Lertxundi)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 64. (Con el título Una maja).
  • Castañer López, Xesqui. "Iconografía de la mujer en los pintores vascos, siglos XIX y XX", Kobie : bellas artes, n° 2. 1984. p. 109.
  • Marrodán, Mario Ángel. Panorama de la acuarela vasca : [LXXV exposición colectiva de la Agrupación de Acuarelistas Vascos]. Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1988. pp. 99, 121, n° cat. 24.
  • Castañer López, Xesqui. La imagen de la mujer en la plástica vasca contemporánea, s. XVIII-XX : aproximación a una metodología del género. Bilbao, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, 1993. p. 66.
  • Artistas vascos en Roma : 1865-1915 [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Kutxa Gizarte eta Kultur Fundazioa = Fundación Social y Cultural Kutxa, 1995. p. 195.
  • Emakumearen irudia : bestelako begiratu bat = La imagen de la mujer : otra mirada [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 2003. pp. 54-55.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 168-169, n° cat. 248.