Maiatzaren 1erako antolaketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Maiatzaren 1erako antolaketa

Cutanda, Vicente

Madril, 1850/11/11 - Toledo, 1925/12

Olioa mihisean

49,5 x 150 cm

V. Cutanda. ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1894

82/2508

Bilboko Udalaren ekarpena 1913an

1890eko hamarkadan, langileen munduarekin loturiko gaiez interesatu zen biziki Vicente Cutanda. Zehatz esateko, 1892. urtean hasi zen "Langileen greba Bizkaian" margolan handiarekin, Madrilgo Erakusketa Nazionalean lehen domina jaso zuena, lan bizitzako eszenak agertzen, siderurgia bizkaitar hasi berrienak bereziki. Gertakizun historikoa jasotzen zuen obrak, Bizkaian 1892. urtean, langileen lan baldintzak okerragotu izanagatik, izan zen greba, hain zuzen ere. Aldiz, artistikoki Cutandaren koadroak ez zuen gordintasunaren testigantza edo alegatu kritikoa izan nahi, errealismo piktorikoa langileen mundura hedatzea baizik, laneko gatazken kronika gisa egina.

Zehatz ez badakigu ere Cutandak Bizkaian noiz eta nola egin zituen egonaldiak, badirudi 1890eko hamarkadan Barakaldon bizi izan zela denboraldi batean. Siderurgiaren mundutik hurbileko bizimodua eraman zuen han: fabrikak margotzen zituen, langileekin harremana izan zuen eta bere itxura aldatu ere egin zuen haiekin identifikatzeko. 1894. urtean egin zuen "Maiatzaren 1erako prestaketak" lana, eta urte horretan bigarren domina lortu zuen Bilboko Arte Erakusketan eta ohorezko diploma Bartzelonako Arte Ederren Erakusketa Nagusian. Ulergarria da Bizkaian 1890 eta 1892 artean izan ziren greba iraultzaileek Cutandarengan izan zuten eragina, Espainian egin ziren era modernoko lehenengotzat hartuak gaur egun, eta baita koadro honetan irudikatzen den gaiak izan zuen eragina ere: maiatzaren bata ospatu aurreko prestaketak. Kontuan izan behar da 1894. urterako langileen eguna bosgarren aldiz ospatzen zela Espainian eta, lehen urteetan jarraipen txikia izan bazuen ere, garai hartan, Bizkaian bederen, sendotu samar zegoen ekintza. Batik bat langile bizkaitarrak mugitu egin ziren herrialdean lehen sindikatuak antolatu izanagatik, haiek lagundu egin baitzuten langileen kontzientziak bizkortzen, gizarte asaldura bultzatzen eta marxismoa hedatzen. Seguruenik eszena gertatu zen fabrika berean margotuko zuen lan hau, margolariak hala egin ohi batzuen, 1900. urtean Blanco y Negro aldizkarian ateratako "Labe Garaiak: artea eta lana" obra jaso bezala. Bertan, Cutanda margotzen ageri da bi langile begira dituen bitartean.

Fabrikaren ikuspegi panoramikoa jasotzen du Museoko obrak, argazki izaera nabarmenarekin, eta bertan, langile talde batek lan egiteari uzten dio ozenki irakurtzen ari den langileetako bati entzuteko. Konposizioaren erdian dago langilea, eta maiatzaren bata zela-eta argitaratutako adierazpen edo aldarrikapenetako bat irakurtzen ariko zen segur aski. Lan baldintza hobeak eskatzen zituzten adierazpen haietan, eta jazarriak izateko eta espetxeratzeko arrazoi ere izan ziren sarritan. Esanguratsua da bizkarrez bere lankideei ukabila altxatzen dien irudia, haiek akuilatu nahian eta izpiritu iraultzailea kutsatu nahian. Bilboko Udalak erosi zuen obra hau, eta haren bilduman egon zen 1902. urteaz geroztik gutxienez, La Baskonia10 aldizkarian agertutako erreprodukzioak adierazten duen bezala.

Koadroa egin zuenean, Cutandaren obra liberal eta modernistatzat hartu zen jada, baina gehiegikeriarik gabe. Hala ere, haren irudia, estutasunik gabekoa eta baliabide ekonomikoak zituen familia batekoa izaki, sistema kapitalistaren barnean kokatzen zen (...), sozialismoaren taupada bizkorretako bat halako adierazgarritasunez kanporatzen jakin izanda, hartatik kanpo bizi baitzen guztiz. Burgesa zen.

Era horretako obrak egiten jarraitu zuen Cutandak, eta azkenean bere ezaugarri bilakatu ziren eta era guztietako argitalpenetan agertu ziren: ABC, Apuntes, La Ilustración Artística, La Ilustración Española y Americana, La Gran Vía,..., batzuk ideologia desberdinekoak, eta baita aurkakoak ere. González de Duranak adierazten duen bezala, horren arrazoia izan zen Cutanda kontserbadorea zela margotzeko moduan, baina aldiz, erradikala gaietan. Haren pinturak, guztiak gustura uzten zituen, nolabait esateko. Horren harira, La Lucha de Clases Bilboko astekari socialista zaharrenak eta polemikoenak, Madrilgo El Socialistaren ondotik, haren kolaborazioa eskatu zuen maiatzaren bateko zenbaki batzuk ilustratzeko. Cutandak egin zituen 1900. urtekoa (Izenbururik gabea), 1901ekoa (Lanaren biktimak) eta 1902. urtekoa (Laneko istripua), 1904ko uztailaren 23an atera zen ale berezikoaz gainera (Lan bila).

1890eko hamarkadaren amaierarako, margolariari ospe handiena eman ziona, gizarte arlora pasa ziren bere lanei buruzko adierazpenak, eta ikuspegi desberdinak sortu ziren haren inguruan. Bere obra idealistatzat hartzen zutenekin hasi eta sozialki positiboagoa ikusten zutenekin buka: Cutandak zerbitzu orri bikaina du dagoeneko, fabrika handietako poeta da, metalurgia tailerretako bizitza hura, erakargarriz betea baino gutxi estimatua, erakusten zuena, langilearen kantaria da bere moduan, pintzelarekin. Ganbera margolaria izendatu beharko zukeen Bilbok. Ingalaterrak bere burdinengatik ezagutzen du Bilbo. Cutandagatik ezagutzen du, berriz, Espainiak. [Javier Novo González, 2008]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 168. (Con el título Preparativos del 1 de mayo).
  • Galilea Antón, Ana María. "A propósito de las obras del Museo de Bellas Artes de Bilbao depositadas en otras Instituciones", Urtekaria 1992 : asterlanak, albistak = anuario 1992 : estudios, crónicas. 1993. pp. 19-72, il.
  • La mirada del 98 : arte y literatura en la Edad de Plata [Cat. exp.]. Madrid, Ministerio de Educación y Cultura, 1998. p. 124, n° cat. 66.
  • La mirada complacida y la mirada inquieta : la pintura finisecular entre la tradición y la modernidad [Cat. exp.]. A Coruña, Xunta de Galicia ; Museo de Belas Artes da Coruña, 1999. p. 161, il.
  • Viar Olloqui, Javier. Bilbao en el arte : del siglo XVI a 1875. Bilbao, Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000. pp. 25, 66-67.
  • Sagasta y el liberalismo español [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Argentaria, 2000. p. 372-373.
  • Bilbao : una encrucijada entre dos siglos [Cat. exp.]. Bilbao, Laga, 2001. p. 46, il.
  • VV. AA. Bilbo bi mendearen artean = Bilbao una encrucijada entre dos siglos. Bilbao, Fundación Bilbao 700 Fundazioa, 2001. p. 46, il.
  • Bilbao en las revistas ilustradas, 1843-1900 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2003. pp. 337-340, 352-353.
  • Siglo y medio de ahorro en España [Cat. exp.]. Madrid, Confederación Española de Cajas de Ahorros, 2003. p. 229.
  • Silva Suárez, Manuel. El Ochocientos : pensamiento, profesiones y sociedad. Zaragoza, Real Academia de Ingeniería ; Institución Fernando el Católico ; Prensas Universitarias de Zaragoza, 2007. p. 395.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 356-359, n° cat. 71.
  • Joaquín Costa : el fabricante de ideas [Cat. exp.]. Zaragoza, Gobierno de Aragón, 2011. pp. 178-179.
  • Indalecio Prieto euskal politikan, 1883-1962 = Indalecio Prieto en la política vasca, 1883-1962 [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz ; Madrid, Eusko Jaurlaritza = Gobierno Vasco ; Fundación Indalecio Prieto, 2012. p. 81.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 345-346, 349-351, 353, n° cat. 198.
  • Alarcia, Verónica. Realismo como denuncia social en España : el pintor Vicente Cutanda [inédito]. 2018. pp. 13, 19, il.