Lorategi handia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Lorategi handia

Balerdi, Rafael

Donostia, 05/05/1934 - Altea, Alacant, 11/03/1992

Olioa mihisean

240 x 571 cm

1966-1974

82/331

1982an eskuratua

Rafael Balerdi Gerra Zibilaren ondoko euskal abangoardiako artista garrantzitsuenetakoa izan zen. 1955ean, Eduardo Chillida ezagutu, eta eskultorearekiko adiskidetasunari esker, bertatik bertara izan zuen garai hartako nazioarteko abangoardiaren adierazpen moldearen berri. Mihise geometriko apur baina biziki interesgarri batzuk margotu ondoren, bere obra heldua lantzen hasi zen berrogeita hamarreko hamarraldiaren bigarren erdian: abstrakzio lirikoari loturiko obra da, eta Goyaren pintura beltzen eta Pablo Palazueloren eragin morfologiko eta kromatikoak ditu. Sentsualtasun handiko eta misterio kitzikagarriko pinturak osatu zituen, eta Veneziako Bienalean nahiz Carnegie Instituteko Pittsburgheko Nazioarteko Erakusketan erakutsi zituen 1958an. Mundu Gerraren ondoren agertutako proposamenen ildotik Parisen erabiltzen ziren izenei jarraituz, nagusiki obra abstraktu baina joera errealistakoak egin zituen euskal artisten talde bateko kidea izan zen Balerdi, berrogeita hamarreko hamarraldiaren lehen erdirako obra esanguratsuak osatu zituzten beste artista herrikide batzuen -adibidez, Chillidaren- joera geometriko eta substantzial zorrotz eta gordinetik aldenduta. Ikusi dugunez, Geometriak Balerdirengan ez ezik, talde gazteago hartan ere izan zuen eragina tarte batez.

1960an, keinuaren informalismo erradikala gailendu zen Balerdiren pinturan, Ekialdeko grafismo erritmiko eta irekiak ezaugarri zituela. Kolorearen eta marrazkiaren zentzuak -hausazko orbanen eraginkortasunarekin, konposizioen musikaltasunarekin, arintasunarekin eta argitasunarekin batera- ukitu liriko nabarmena eman zien lan haiei. Ezaugarri horietatik abiatuta, aldaketa kromatiko sistematikoen bidez eta Velázquezengandik eta azken garaiko Monetengandik ikasitako pintzelkadaren bidez, esperientzia oso pertsonal eta arriskutsua osatu zuen margolariak; mundu informaletik abiatuta, forma organikoak azalera ateratzen saiatu zen, berezko sorkuntzaren beraren konformazio bat edo gogoaren imagopoiesi indartsu eta saihestezina balitz bezala. Lan diziplina obsesiboki zorrotza erabiliz, keinuak eta orbanak ezartzen zituen Balerdik mihisean, eta, pixkanaka, forma gero eta sendoagoak lortzen zituen, hausazko arrastoak etengabe eraldatuz. Margotzeko modu horrekin, nekez finka daiteke obra bakoitzerako kronologia zehatzik, esperimentazioaren aurkikuntzak edo nondik norakoak batetik bestera hedatzen zirelako eta, obra batzuetan luzaroago lan egiten zuelarik, balitekeelako aldi berean lantzen hasitako bi mihisek elkarren oso bestelako itxura izatea. Prozesuak bi sail nagusi utzi dizkigu azken emaitza gisa, nahiz eta badiren batari edo besteari nekez atxikitzeko moduko zenbait lan, hala nola Picassoren Meninak obran inspiratutakoak: bada hasierako urteetako obra informalen sail bat, non keinuek eta orbanek margolanaren gorputza eratzen duten eta hasierako margolaritza ekintzak behin betikotzat erakusten dituen; eta bada beste obra sorta bat, formalismo trinkokoa, non errai edo egitura geologikoen itxurako irudi kristalizatu konplexuak biltzen diren -batzuetan, gizakitxoak-, 1970 ingurukoa. Hauek dira azken garai horretako ale aipagarrienak: Erraldoiak, 1972an datatua; Venezia, garai berean amaitua; eta Lorategi handia. Hirurak dira zein bere ezaugarriengatik bereizgarriak, baina, azken biek elkarren antz handiagoa dute (sorrerak nahiz emaitzak) Erraldoiak obrarena baino.

Sorkuntza ziklo horrek -pintorearen ibilbidean garrantzizkoena- hamarraldi batetik gorako iraupena izan zuen -1962-1964tik 1974ra-, eta bat etorri zen, oro har, artistak Madrilen egonkorki igarotako urteekin. Lorategi handia mihisea izan zen ziklo hartako azken emaitza eta lan ikusgarriena, neurriagatik. 1973an egin zuen arren, Gipuzkoara itzulitakoan amaitu zuen Balerdik. Nahiz eta obraren planteamenduak, -Venezia obrarena bezalakoa, biak zuzenean landuak- ad infinitum esku hartze gehiago onar zitezkeen,obrak zuen neurri handia kontuan hartuta bereziki, Andoaingo eskoletan eman zuen amaitutzat, hain zuzen ere, haurrekin egindako esperimentu didaktiko oso aske batean. Arestian deskribatutako prozesua azken muturreraino eramatean oinarritu zen esperientzia hura; formalizazio aldi bat lantzea, kromatismo indartsuko eta gaien definizio xeheko konposizio bat lortu arte, eta, jarraian, espazioan egiturazko harremanak bilatzen zituen aldi berean, lortutako formak xehatzea, forma fazetadunez eta pintzelaz marrazturiko bide meheez zeharkatuz edo haiei ukitu puntillista emanez. Eragiketa horietan zehar, kolorea ere aldatzen zen. Margolariaren gaien eta prozeduren summa bat da Lorategi handia, haren bilduma, bere goren uneko maisulana, bereizgarri hauek ezaugarritua: Venezia obrak adinako gogortasun zurrunik gabe, garapen lasai eta higikorra ahalbidetzen duten forma poltsa askeagoak; abstrakzioa gorabehera, landare agerpen bitxiztatuaren itxura agerikoa; kolore subiranoa, Balerdirengan 1960az gero presente egon ziren Moneten Igebelarrak obraren eta modernisten ildotik... Gerora klarionez paperean osatutako obra ezin askeagoaren -artistaren multzo irudimentsu eta bikainena- iragarpentzat har liteke ezaugarri horiengatik guztiengatik. (Javier Viar)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 26. (Con el título Pintura).
  • "¡Vive tu museo! = Zure Museoa bizi!", Guía de Exposiciones, n° 105. 1988.
  • Balerdi : la experiencia infinita = azkengabeko esperientzia [Cat. exp.]. Bilbao ; Donostia-San Sebastián, Rekalde Erakusketa Aretoa = Sala de Exposiciones Rekalde ; Koldo Mitxelena Erakusketaretoan = Sala de Exposiciones Koldo Mitxelena, 1993. pp. 540-542, 763, n° cat. 175.
  • De Picasso a Bacon : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Segovia, Museo de Arte Contemporánea Esteban Vicente, 1999. p. 27.
  • Entre la figuración y la abstracción : arte contemporáneo en las colecciones del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Pamplona, Museo de Navarra, 1999. p. 25.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 196-197.
  • Ruíz-Ozaíta, María José ; Vitoria, Ana. "Lorategi Handia : formatu handiko kontserbazioa eta zaharberritzea Bilboko Arte Eder Museoan = Gran Jardín : la conservación y restauración de pinturas de gran formato en el Museo de Bellas Artes de Bilbao = Big Garden : the Conservation and restoration of large format paintigns at the Bilbao Fine Arts Museum", B'05 : Buletina = Boletín = Bulletin, n° 1. 2006. pp. 139-164.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 196-197.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 196-197.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 149-151.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 149-151.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. pp. 196-197, n° cat. 140b.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. pp. 196-197, n° cat. 140b.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 149-151, n° cat. 83c.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 196-197.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 196-197.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 302, 304.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 284-287, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 284-287, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 284-287, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 284-287, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 213-214, 217-218.
  • Después del 68 : arte y prácticas artísticas en el País Vasco, 1968-2018 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 67, 156-157, 311, 336, 340, 500, il.
  • Viar, Javier. Hijos de la angustia. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2019. pp. 138-139, 144-145.
  • Balerdi, 1934-1992 [Cat. exp.]. San Sebastián, Kutxa Fundazioa, 2017. pp. 26-29, 31, 64-65, il.