Les petits baigneurs (Bailunari txikiak) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Les petits baigneurs (Bailunari txikiak)

Cézanne, Paul

Aix-en-Provence, Frantzia, 1839/01/19-Aix-en-Provence, Frantzia, 1906/10/22

Koloretako litografia paperean

29 x 33 cm (papera) 21,7 x 26,6 cm (orbana)

P. Cezanne (arkatza, kartoian eskuineko behe-angeluan)

1897

82/368

Joaquín de Zuazagoitia jaunaren dohaintza 1933an

Estanpak inpresionismoari lotutako hainbat artistaren artean (Manet, Degas eta Cassatt) interes handia eragin bazuen ere, Cézanne ia ez zen grabatuaren mundura hurbildu. Bost akuaforte eta hiru litografia baizik ez zituen landu, eta bere ibilbideko bi unetan baizik ez zuen teknika horiekin jokatu. Akuaforteen kasuan, Auversen 1873ko udan eta udazkenean egindako egonaldiaren emaitza direla esan behar dugu, egonaldi hartan grabatuak egin zale ziren Pissarror eta Armand Guillaumin margolariekin eta Gachet doktorearekin egon baitzen Cézanne, eta haiekin batera landu baitzituen bost estanpei dagozkien plantxak.

Laurogeita hamargarren urteetan hurbildu zen Cézanne litografiaren mundura Ambroise Vollard arte saleroslearekin zuen harremanaren ondorioz. Arte saleroslea 1894-1895etik aurrera hasi zitzaien bere galeriako artistei eskatzen maisu inprimatzaileen laguntzarekin estanpa bihur zitezkeen marrazkiak egiteko. Garai hartan litografiaren aurreko interesak bere goren unea bizi zuen Frantzian L'estampe originale bezalako argitalpenei --argitalpen horrek koloretako litografiak egitea sustatzen zuen ordura arte bitarteko tekniko ez artistikotzat hartua baitzen-- eta Societé des Peintres-Litographes fundazioari esker. 1896an, Cézannekin lehenengo aldiz izan eta gutxira, litografiak egitera bultzatu zuen Vollardek, eta arte salerosleak behin eta berriz ekiten zuela ikusirik eta Vollardek aukeratutako inprimatzailearen (Auguste Clot) eskarmentuan konfiantza osoa jarririk, onartu egin zuen Cézannek eskaera. Hiru litografia landu zituen, Autorretratua, Bainulari helduak eta Bainulari gazteak, aurrenekoa zuri-beltzean beste biak koloretan. Segur asko Parisen prestatu zituen hiru konposizioen zirriborroak, 1896. urte amaieraren eta 1897ko apirilaren bitartean: Autorretratua eta Bainulari helduak margolariak kalko paperean egindako zirriborroetatik abiatuta prestatu zituen Clotek; Bainulari gazteak izenburukoari dagokiona, Douglas Druicken arabera, Cézannek berak marraztu zuen harri litografikoaren gainean. Gero, Bainulari gazteak zein Bainulari helduak obren litografiak prestatu zituen Clotek zuri-beltzean, eta Cézannek akuarelaz koloreztatu zituen jarraian plantxak prestatzeko eta inpresioen gidarena egiteko. Bainulari helduak izenburuko obraren kasuan, artistak berak gutxienez hiru proba egin zituen koloretan, eta huts egiteko beldurrik gabe esan dezakegu inprimatzaileak egun Kanadako National Galleryn kontserbatzen dena erabili zuela eredu gisa.

Bainulari gazteak lantzeko 1880ko hamarraldiaren amaierako eta 1890eko hamarraldiaren hasierako hainbat konposizio erabili zituen egileak, baina eredu hurbilena Zazpi bainulari izenburukoa da (1896-1897, Riehen/Basilea, Beyeler Fundazioa). Vollardek argitaratutako bigarren grabatu karpetan (L'album d'estampes originales de la Galerie Vollard, 1897) jasota zegoen tartean Pissarro, Sisley, Carriére, Redon, Whistler eta Puvis de Chavannes bezalako artisten obrak ere bazeudela. Lehenengo karpeta --Album des peintres-graveurs -- 1896an argitaratu zen, Bonnard, Denis, Fantin-Latour eta Van Rysselberghe egileen akuaforteak, xilografiak eta litografiak biltzen zituen. Ikusirik bietatik oso gutxi saldu zirela Vollardek baztertu egin zuen hirugarren karpeta bat argitaratzeko ideia, eta hain zuzen ere hirugarren karpeta horretan ziren argitaratzekoak Autorretratua eta Bainulari helduak. Bainulari gazteak 1897an estanpatu zuten kolaz bustiriko txinatar paperean, paper mota hori erabili ohi baitzuten kalitatezko litografiak lantzeko. Segur asko 1898an estanpatuko zuten Bainulari helduak litografiari begira, berriz, paper berjuratua erabili zuten, eta paper horri berezkoa zaion zimurtasunak zaildu egingo zizkion inprimatzaileari koloretako litografia egiteko lanak; eskuarki marrazkiari lotua denez, antza estanpa honi marrazkiari berezkoa zaion obra bakarraren ukitua emateko Vollarden interesari erantzuten dio erabilera horrek. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • "Exposición internacional de pintura y escultura", Hermes : revista del País Vasco, n° 46-47. 1919. p. 318.
  • Recuerdos artísticos de Bilbao. Bilbao, J. E. Baranda Icaza, 1919. s.p.
  • Venturini, Lionelo. Cézanne: son art - son oeuvre. París, Paul Rosenberg, 1936. n° cat. 1156.
  • Cherpin, Jean. L'ouvre gravé de Cézanne. Marsella, Arts et Livres de Provence, 1972. n° 82.
  • Druick, Douglas W. "Cézanne, Vollard and Litography : the Ottawa Maquete for the 'Large Bathers' Colour Lithograph", National Gallery of Canada Bulletin, n° 19. 1974. pp. 1-36.
  • Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco Iturrino [Cat. exp.]. Madrid, Madrid, 1976. p. 85.
  • Druick, Douglas. Cezanne : The Late Work. New York, Museum of Modern Art, 1977. pp. 119-137.
  • Bengoechea, Javier de. Museo de Bellas Artes, Bilbao. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, 1978. p. 175.
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 175. (Con el título Bañistas).
  • Paul Cézanne. Madrid, Madrid, 1984. pp. 226-227.
  • Joos, Petra. Francisco Iturrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre, 1996. p. 118.
  • Primera Exposición Internacional de Pintura y Escultura : catálogo [Folleto]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1997. p. 12.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2006. pp. 136-137, n° cat. 29.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Valencia, Caja Duero, 2006. pp. 136-137, n° cat. 29.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Salamanca, Caja Duero, 2007. pp. 136-137, n° cat. 29.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 26-29, n° cat. 3.
  • Dalí, Lorca y la Residencia de Estudiantes [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2010. pp. 184, 330, n° cat. 90.
  • Mas allá del negro : el grabado en color en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 29, 46, 100, n° cat. 14.
  • Pinturas traducidas : el grabado de reproducción en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 37-38, 64-65, 98, n° cat. 15.
  • La furia del color : Francisco Iturrrino, 1864-1924 [Cat. exp.]. Málaga, Fundación Palacio Villalón, 2018. p. 22, il.
  • Manterola, Ismael [coord.]; Onaindia, Mikel [coord.]. "Bilbao 1919 : la Exposición Internacional de Pintura y Escultura = Bilbao 1919 : Nazioarteko Pintura eta Eskultura Erakusketa [Recurso electrónico]", Boletin 11 = Bulletina 11. 2019. p. 52.
  • Onaindia, Mikel. "Aurelio Arteta : director del Museo de Arte Moderno de Bilbao, 1924-1936 = Bilboko Arte Modernoko Museoko Zuzendaria, 1924-1936 = Director of the Bilbao Modern Art Museum, 1924-1936", Ars Bilduma, n° 9. 2019. p. 186.