Kristoren ehorzketa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Kristoren ehorzketa

López Portaña, Vicente

Valentzia, 1772/09/19 - Madril, 1850/06/22

Arkatza eta tinta txinatarra pintzelarekin

12,3 x 17,1 cm (papera) 9,7 x 14,7 cm (irudia)

Vte Lopez f.t (ezkerreko behe-angeluan)

c. 1798-1800

82/805

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gamborinok grabatutako Gurutze Bideko hamalaugarren geldialdia lantzeko marrazkia.

Ezbairik gabe, honakoa da seriea osatzen duten ale guztietako marrazkirik ederrenetakoa.

Kristoren hilotza, bere hil oihalean bilduta, harrizko hilobian ari dira uzten gizon onak, aurpegiak oinazeak hartuak dituztela, Ama Birjina eta San Juan Ebanjelaria lagun dituztela. Lurrean dago azpila, bertan arantzadun koroa eta hilotza baltsamatzeko ukenduak dauzkan txarroa.

Gelako espazio itxia eta iluna gazte batek duen lastargiak baizik ez du argitzen; horrenbestez, gaueko argiaz biltzen du eszena efektu handi batekin, pasartearen emozioa eta garrantzi dramatikoa areagotuz.

Aitzakia hori baliatuta, Vicente Lópezek lan honetan bere trebetasun aparta utzi du agerian pertsonaien bolumetriak irudikatzeko; horretarako, maisuki baliatu ditu argiak eta itzalak kontraste handia sorrarazteko eta edertasun plastiko handia lortzeko.

Estanpan lortu nahi zen efektua lortzeko ezinbestekoa baitzen, konposizioko alde ilunak marra paraleloen bidez irudikatu zituen artistak, eta horrenbestez erraztu zizkion lanak grabatzaileari. (José Luis Díez, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Vicente López : 1772-1850 : dibujos para grabados [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1985. pp. 62-63, fig. n° 25.
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 136-137.