Jantokia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Jantokia

Herrero, Mari Puri

Bilbao, 12/10/1942

Olioa mihisean

131,5 x 162,8 cm

Herrero ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua

1974

06/363

2006an eskuratua

Natura oso garrantzitsua da bere pinturan. Hala ere, muino malenkoniatsuak eta irudi faltsuak sorrarazi ditzaketen fronda zehaztugabeak dauzkan paisaia lainotsua, elementu asaldagarriak dituzten hiri-perspektibak -etorbide zabalak, arkupeak, gaueko argiak- edo leihoan zehar paisaia aztoragarrira irekitzen diren barrualdeak bakartutako pertsonamultzoak irudikatzeko erabiltzen ditu. Irudiak hieratikoak direnez eta eszenek isiltasunsentsazioa iradokitzen dutenez, izaera errituala dute. Esate baterako, jatekoaren eguneroko zeremonia -euskal kulturan oso sustraituta dago- Jantokia lanean agertzen da eraldatuta, espazioaren magnitudea onirikoa delako eta, beste lan batzuetan bezala, probestu frankisten tipologia gorpuzten duten pertsonaia uherrak azaltzen direlako. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 84-85, n° cat. 33.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 158-159.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 158-159, n° cat. 87a.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 158.