Irudi biluziak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Irudi biluziak

Moreno Villa, José

Malaga, 16/02/18876-Mexiko DF, 25/04/1955

Grafumoa eta urkolorea paperean

25 x 38,8 cm

c. 1930

82/2213

1932an eskuratua

Bilboko Arte Ederren Museoak duen Irudi biluziak obra, 1932koa, egilearen pieza esanguratsuenetako eta garrantzitsuenetako bat da arrazoi askorengatik. Moreno Villak 1932ko maiatzean Bilboko Euskal Artisten Elkartearen aretoetan egindako erakusketan jarri zuen ikusgai, eta Hiriko Arte Modernoa Museo zaharreko bilduma osatzeko erosi zuten.

Gramufoak, hots, kardiologian erabiltzen ziren aurrez ketutako paper berezietan egindako grafiak, oso gutxi dira egile honen margolanetan. Esan genezake Madrilgo Ikasleen Egoitzan Juan Negrín zuzendari zuen Fisiologia Laborategian lagun batzuek kafea hartzeko orduan izaten zituzten solasaldietako batean zehar otu zitzaiola Moreno Villari "ketan marrazteko" ideia. Paper ketu horietan operatutako untxi baten taupaden grafikoa ikusirik, halakoetan sortzen diren zurien argitasunarekin esperimentatzeko beharrizana sentitu zuen egileak. Negrínek egin beharreko esperimentuak egiteko bitarteko guztiak utzi zizkion Moreno Villari, laborategia, papera eta behar zuen guztia. Euskarria konplexua eta neketsua denez eta obra berehalakoan landua denez, gramufoak Moreno Villaren obran "gutizia" izan zirela esan behar dugu, alde batetik bereziak direlako eta bestetik oso ale gutxi landu zituelako.

1931n hasiak eta hurrengo urtean baztertuak, egiazki urria da Moreno Villaren espainiar gramufoen seriea, kolorearen aplikazioa -soilik gorria eta urdina, tonalitate leunetan- du bereizgarri nagusia. Mexikon, 1937an, berriz ere heldu zien esperimentu horiei, hara erbesteratutako beste espainiar fisiologo batek eskaini zizkion erraztasunak aprobetxaturik; gainera, bereizgarri nagusi gisa kolore gabezia izango zuen beste serie txiki bat (zuriak nagusi) landu zuen egile honek. Espainiar gramufoetan landu zituen irudien artean hondartzako eszenak bereizten dira, lasai eta atseden hartzen ari diren pertsonak ageri dira. Paper satinatuari itsatsitako kea karraskaturik lortutako zuri argia baliatu du egileak gazteetako bat jotzen ari den gitarra nabarmentzeko, baita bi bikoteen ileei, paisaiako palmondoei eta zaldiaren zurdei bolumena emateko ere. Kolore urdinak ematen dio bizia itsasoari, eta gorria erabili du egileak palmondoen enborra eta bi maitale bikoteen ile adatsak irudikatzeko. (Juan Pérez de Ayala)

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 173. (Con el título Figuras desnudas).
  • Mur Pastor, Pilar. La Asociación de Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao ; Caja de Ahoros Vizcaína, 1985. pp. 151-152.
  • José Moreno Villa, 1887-1955 [Cat. exp.]. México D.F., Museo Nacional de Arte, 1988. Gafumos n° 2, n° cat. III.
  • A través del claroscuro : luz y sombra en el dibujo del siglo XVI al siglo XX [Cat. exp.]. Valencia, Fundació Bancaixa, 1996. pp. 66, 67, 166, 167, 235.
  • José Moreno Villa : óleos, dibujos, grabados, grafumos y un alambre [Cat. exp.]. Madrid, Galería Guillermo de Osma, 1999. p. 64.
  • José Moreno Villa : ideo-grafías [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales y Residencia de Estudiantes, 2007. pp. 184-185, n° cat. 60.
  • Últimas décadas del siglo XIX-primera mitad del siglo XX : de Cézanne a Léger : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 238-241, n° cat. 97.
  • Un perro andaluz : 80 años después : cinco miradas contemporáneas : recorrido visual por la temática de ”Un perro andaluz” [Cat. exp.]. Madrid, Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2009. p. 172.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 207, 209, n° cat. 115.