Intsentsurako kutxa, kaki fruta formakoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Intsentsurako kutxa, kaki fruta formakoa

Zeshin, Shibata

Tokio, 1807/03/15 - , 1891/07/13

Laca urushi, kinji, makie, kirigane, nashiji e iro-urushi

5,3 cm (altura) x 6,8 cm (diámetro máximo)

Zeshin

82/978

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Kaki fruituaren formako kutxa txikia, intsentsua gordetzekoa. Kaxaren beheko gorputza da kalizaren atala. Zura, fruituaren eta bere kalizaren forman landua, zurtoin zati bat eta erliebean landutako bi hosto urre hauts ezin finagoarekin daude estalita gainazal urrekara laua lortzeko (kinji). Sorta, kaliza eta hostoak kolore marroiko eta berde iluneko urushi teknikarekin landuta daude, tartean urrezko laukitxo txiki-txikiak (kirigabe). Teknika bera erabili du egileak arrek jandako hosto zatiak irudikatzeko. Urre hauts kantitate ezberdinak barreiaturik lortzen da hostoen tonalitatearen mailaketa. Barruko aldea urrez trinkoki tantotuta du (nashiji). Oso handia da pieza hau lantzeko teknikaren maila, adierazkortasuna oso errealista da, Meiji Aroari berezkoa zaion moduan. Behe aldean bi ideograma daude grabatuta, «Zeshin» irakurtzen da., makie teknikaren aplikazioan artista handi izandako Shibata Zeshini dagokio (1807-1891). Bestalde, oso margolari aktiboa izan zen Zeshin Edo Aroaren amaieran eta Meiji Aroan, berritu egin zuen Japoniako lakaren mundua. 1873ko Vienako Erakusketa Unibertsalean sari garrantzitsu bat eman zioten aurkeztu zuen panel lakatuari esker. Egile horren sinadura faltsututa duten artelanak badirela jakin arren, honako hau benetakoa dela esan behar dugu. (Yayoi Kawamura, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 375-376, 528-530, 532, 554, n° cat. 111.