Ijitoen korroa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ijitoen korroa

Echevarría, Juan de

Bilbao, 14/04/1875 - Madril, 08/07/1931

Olioa mihisean

115 x 146,3 cm

Sinadura apokrifoa dauka: J. Echevarría (eskuineko beheko angelua)

c. 1925

82/123

1962an eskuratua

Bere modernotasun formala gorabehera, Echevarríaren lanen zati batek lotura estua dauka 98ko Belaunaldiaren kezka intelektual eta moralekin. Talde horrekin zerikusia zeukaten intelektual, idazle eta artista gehienak irudikatu zituen, eta Andaluzian nahiz Gaztelan lan egin zuen. Oso-oso gustuko zuen Gaztelako paisaiak eta hiriak margotzea. Pertsona baztertuen inguruko interes handia zeukan eta, euren artean, ijitoen ingurukoa (Iturrinok eta Nonellek, eta, eskulturan, Julio Antoniok edo Iñurriak gai bera jorratzen zuten). Beraz, bat dator laurogeita hamazortziko estetikaren eta herrialdeko errealitate sozialeko biztanle ˝primitibo˝ eta bereizgarrien bilaketarekin.

Geroago, Ijitoen korroa egin zuen. Bere egikera fauvea zirriborroaren antzekoagoa da, eta, bertan, pertsonaiak eurak, biribilean jarritako emakumeak eta umeak, dira nagusi, euren baitan bilduta. Gainera, talde trinkoa osatzen dute, eta ikuslea ez dago talde horren barruan. [Miriam Alzuri]

Bibliografia hautatuta

  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 52. (Con el título Corro de gitanos).
  • Siete pintores españoles de la Escuela de París [Cat. exp.]. Madrid, Atenea ; Caja de Madrid, 1993. pp. 94-95
  • Cat. Camón Aznar Contemporáneo. Zaragoza, Obra Social, 1998. pp. 74-75.
  • Juan de Echevarría, 1875-1931 [Cat. exp.]. Madrid ; Bilbao, Fundación Mapfre ; Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2004. p. 49, 146, fig. 16.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 69-70.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 69-70.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 68-69, n° cat. 31c.
  • Luces de Bohemia : artistas, gitanos y la definición del mundo moderno [Cat. exp.]. Madrid, Fundación Mapfre ; Tf editores, 2013. pp. 62, 142-143, 222, n° cat. 36.
  • González de Durana, Javier. Juan Echevarría. Madrid, Fundición Mapfre, 2014. pp. 90, 94, il.
  • Mendieta Echevarría, Verónica. Juan de Echevarría, 1875-1931 : biografía y catálogo razonado. Santander, Tantín Cantabria, 2020. pp. 120, 374, n° cat. 172.