Idia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Idia

Bonheur, Rosa

Bordele, Frantzia, 1822/03/22-Château de By, Thomery, Frantzia, 1899

Akuarela eta arkatza paperean

20 x 24,6 cm

Rosa Bonheur (eskuineko beheko angelua)

82/787

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

Artista gisa oso gutxitan landu zuen Rosa Bonheurrek animalien mundutik aparteko inguruneren bat. Zentzu horretan, egile honen produkzioari berezkoa zaion obra motaren adibide ona da akuarela hau: animaliak modu errealistan daude zehatz irudikatuta, betiere naturaren erdian. Bonheur zuzeneko estudioan oinarritutako prestakuntza handiaren jabe izan zen, beti bizi izan zen garaiko irakaskuntza ofizialeko mundutik aparte, emakume artistek itxita baitzeuzkaten arte akademietarako ateak. Bonheurrek funtsezko izan zituen bere ibilbide artistikoan Frantziako lurraldeetan barrena egin zituen bidaiak, animalia ferietara egindako bisitaldiak eta Parisko hiltegietara egindakoak.

Frantzian, Erresuma Batuan eta Estatu Batuetan ospetsu egin zuten konposizio handiek arrakasta handia izan bazuten ere, Rosak sekula ere ez zuen bazter utzi eszena intimoagoak eta txikiagoak irudikatzeko interesa. Bere garaian animaliak irudikatzen zituzten margolari gehienek ez bezala (ohituren ikuspuntutik irudikatzen baitzituzten testuinguru bitxietan), Bonheurrek oso aintzat hartu zituen gai horiek beti, akuarela honetan ongi asko ikus daitekeen bezala.

Animalia da protagonista bakarra, konposizioaren erdian dago, bazka berdeak inguratuta. Egileak ez du soilik animalia irudikatu nahi, naturako beste ale bat baizik, natura baita goraipatu nahi duena, egile honen produkzioan, baita eskultura lanetan ere, behin eta berriz egiaztatzen den bezala. (Javier Novo González, 2007)

Bibliografia hautatuta

  • Roger-Milès, M. L. Atelier de Rosa Bonheur. Paris, Galerie Georges Petit, 1900. vol. II, p. 8.
  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 46, n° cat. 174. (Con el título Una vaca, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 171, n° cat. 2-a. (Con el título Vaca, y atribuido a Rosa Bonheur)
  • Ibiza i Osca, Vicent. Obra de mujeres artistas en los museos españoles : guía de pintoras y escultoras, 1500-1936. Alzira (Valencia), Centro Francisco Tomás y Valiente, UNED, 2006. p. 140.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 42-45, n° cat. 203.