Herma satiro buruarekin - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Herma satiro buruarekin

Anonimoa

Brontzea

3,32 x 2,36 x 1,93 cm

82/905

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Bustoaren formako herma. Hazpegi handiko gizaki baten burua irudikatzen du, irribarrea egiten du keinu behartuarekin. Lodia du sudurra eta handiak begiak, bekain lauen azpian egokituak, bekainak sudurretik bekainen muturretaraino iristen den marra bihurriak zeharkatuak. Kopetaren erdialdetik hazten zaio ile harroa, buruaren aldeetara luzatzen da, garondoan bilduta du eta laua du burugaina.

Ezpain lodiek eta hazpegi trauskil landuek satiroen buruak dauzkaten beste herma batzuekin erlazionatzera eramaten gaituzte, soinean beren janzkera oldarkorra erakusten duen nebrisa edo ahuntzaren larrua daramatelako ezagutzen baitira halakoak. Antza altzari baten osagarria izango zen gure alea, menadeek lagunduta egongo zen segur asko. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 170-171, n° 19.