herakles erasoa jotzen, hankak gurutze forman jarririk - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

herakles erasoa jotzen, hankak gurutze forman jarririk – 82/915

Anonimoa, III. mendea, K.a.

Brontzea

8,14 x 5,38 x 1,98 cm

82/915

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Heraklesen irudia, zutik, zangoak X forman zabalduta, aurreko irudiaren antzera. Bi zangoak ditu apur bat tolestuta, oinak kontrako noranzkoan egokituta, egonkortasunaren itxura indartuz. Era konbentzionalean du irudikatuta muskulatura, bularrak eta saihets arteko bi ildoak ongi asko markatuta bularrezurra irudikatzen duen sakonune bertikal handi baten alde banatan. Aurreko alean baino jarrera solteagoan ditu besoak, ezkerrekoa apur bat beherago eta tolesturik, eta eskuinekoa sorbalden lerrotik pixka bat gorago jarrita. Eskuineko eskua eta besaurrea falta zaizkio eta hautsita du leontea. Txikia du burua, aurpegi luzea eta hazpegi gogorrak, sudur luze eta kakoa erakusgarri. Ileak oso estutzen du kopeta, eta ildo paraleloen bidez adierazitako perimetroko kiribilduran antolatua du. Kopetaren erdialdean kako formako punta txiki bat du.

Jarrera orokorrak eta orrazkerak antz handia dute aurreko piezarenekin, baina kasu honetan artistak anatomia atletikoago bat sortu nahi izan duela ematen du. Kopetako punta horren forma bereziak ez du beste antzeko piezei begira egindako interpretazioa hobetzen laguntzen. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 247-249, n° 37.