Hau zoramena! - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Hau zoramena!

Goya y Lucientes, Francisco de

Fuendetodos (Zaragoza), 1746/03/30 - Bordele (Frantzia), 1828/04/16

Akuafortea, urkolorea eta xixela paperean

23,9 x 32,6 cm (papera) 16,1 x 21,8 cm (orbana)

1810-1820

82/833-68

1930ean eskuratua

Lafuente Ferrarik, 1979, 60. orrialdean adierazten du iruzkingileak txundituen utzi zituenetako bat dela Hondamendien irudi hau. Goyak, agian, gurtza handieneko irudiei egiten zizkieten ex-voto eskaintza errukitsu haiek ekarri nahi izango ditu gogora: argizarizko eskuak, aurpegiak eta gorputzak; makuluak eta jantziak, maskak eta era askotako koadroak daude hemen pilatuta, nahasmen handian kapera bateko hormetan zintzilikatu beharrean. Nolanahi ere, asmoa da deboziozko ekintzak azaltzea, baina artistak halakoekiko begikotasun handirik ez zuenez, sineskeriazkoak eta zentzugabeak dirudite arrazoiaren mendeko gizakientzat. Irudi hauek erakusten digute Goyak, gerraren trauma hor egon arren, ez dituela ahantzi Ilustrazioko gizonaren kezkak. Pentsatzekoa da irudi hauek 1814 baino geroago egingo zirela. Ez dute, beste batzuek bezala, zenbaki bikoitzik; hauxe da, ez da inolako zalantzarik izan sailaren amaieran jartzeko, berez gerrakoak diren eszenetatik kanpo.

Bibliografia hautatuta

  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • The changing image : prints by Francisco Goya [Cat. exp.]. Boston, Museum of Fine Arts, 1974.
  • Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco de Goya : los desastres de la guerra : reproducción de los 82 originales de Goya. Barcelona, Gustavo Gili, 1979.
  • Paas-Zeidler, Sigrun. Goya : caprichos, desastres, tauromaquia, disparates : reproducción completa de las cuatro series . Barcelona, Gustavo Gili, 1980. Edición original, Goya. Radierunger, Stuttgart, Verlag Gerd Hatje, 1978
  • Francisco de Goya grabador : instantaneas. Madrid, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Calcografía Nacional ; Turner, 1992. pp. 19-48.
  • Cuenca, Maria Luisa ; Docampo, Javier ; Santiago, Elena. Catálogo de las estampas de Goya en la Biblioteca Nacional. Madrid ; Barcelona, Biblioteca Nacional ; Sociedad Estatal Goya 96 ; Lumwerg, 1996. pp. 12-16.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 162.