Fûryû karyô... (Ehiztariaren joko dotorea) - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Fûryû karyô… (Ehiztariaren joko dotorea)

Eizan, Kikukawa

Japonia, 1787-1867

Xilografia

36,2 x 25,9 cm

Kikugawa Eizan hitsu

1824

XIX. Mendearen lehen laurden

82/744

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Estanpa hau Eizan triptikoko eskuineko aldea da, kitsune ken joko ezagunaren gaiarekin. Triptikoaren erdiko zatia ere Bilboko Arte Ederren Museoan kontserbatu da. Erdiko eszenan geisha bat ageri bada azeri baten keinuak imitatzen, eskuak gorantz jarrita azeriaren aurreko hankak balira bezala, estanpa honek ehiztariaren jarrera irudikatzen du, arma bat disparatzen ariko balitz bezala. Triptikoak beste estanpa bat izango luke ezkerraldean, eta hartan herrixka bateko agintaria agertuko litzateke paperean; bi eskuak zangoen gainean jarrita da haren jarrera bereizgarria. Horren harira, obrak ez digu berez joko eszena bat aurkezten, baizik eta hiru emakume ederren aurkezpena da, haietako bakoitza kitsune ken jokoko jarrera edo rol bat irudikatzen, Japonian dauden era horretako ugarietako bat, hain zuzen ere. Shoji edo paperezko panel irristatzailearen bidez ikus daiteke beste geisha baten silueta, shamisen jotzen, eta baita pozez zoratzen dauden bi bezeroena ere. Lokaleko giro animatua irudikatzen du hondo honek. Gure estanpako geishak shamisena lurrean utzi du eskuak libre izateko eta bere lagunekin jolas ezagun horretan aritzeko. Partida eta partida artean, hurbil duen sake kopa txiki batetik edaten du. Jantzita daraman kimono urdin politari, erronboide formako motiboekin, eta gerrian daraman obi beltzari, luma eskematikoekin konposizio erregularra osatuz, erreparatzen badiegu, etxe berdeetako itxura zaindura eramango gintuzke, haiek markatzen baitzuten emakumezkoen moda, gaur egun celebritiek egiten duten bezala. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 213, 298-299, n° cat. 86.