Figura antropomorfoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Figura antropomorfoa

Durrio, Francisco

Valladolid, 1868/05/22-Paris, 1940/08/30

Zeramika beiratua

32,6 x 50 x 33,6 cm

c. 1920-1927

12/82

Flora Pié andrearen dohaintza 2012an

Zeramikari moduan, Durriok lurren eta sutan jarritako koloreen aukera adierazkorrak eta apaingarriak aztertu nahi izan zituen, batik bat. Lehenengo ezagutza teknikoak Ernest Chaplet zeramikariaren tailerrean bereganatu zituen. 1893. urtean ezagutu zuen Gauguinek ere ikasi zuen bertan. Esmaltez apaindu zituen pieza bihurgunetsuek, pitxerrek, lorontziek, hautsontziek, Mallarméren eta Moriceren arreta erakarri zuten, beste idazle sinbolista batzuen artean. Mendearen hasieran, Parisera heldu berritan, Picassok zeramikazko lehenengo eskulturak moldeatu zituen Durriok Montmartren zeukan estudioan.

Hau da Durrioren lanik biribilenetako bat, eskulturarako material gisa zeramika erabiliz formekin eta koloreekin esperimentatzearen emaitza. Beste pieza batzuk baino handiagoa den eta giza itxurako aurpegia eta gorputz definiezina dauzkan izaki honek dinamismo handiko mugikortasuna eta plastikotasuna ditu. Lan honetan, dagoeneko, Durrio nahiko urrunduta dago Gauguinengandik, eta ikonografia eta estilo guztiz bereak sortu ditu.

Bibliografia hautatuta

  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 177, n° cat. 159.
  • Amezaga Massalleras, María. Paco Durrio : viviendo París. Bilbao, Muelle de Uribitarte, 2013. p. 50, il.