Ezer ere ez. Horrexek esango du. - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Ezer ere ez. Horrexek esango du.

Goya y Lucientes, Francisco de

Fuendetodos (Zaragoza), 1746/03/30 - Bordele (Frantzia), 1828/04/16

Akuafortea, urtinta distirarazia, urkolorea eta punta lehorra paperean

23,8 x 32,6 cm (papera) 15,2 x 19,8 cm (orbana)

1810-1820

82/833-69

1930ean eskuratua

Lafuente Ferrarik, 1979, 60. eta 61. orrialdeetan adierazten du Hondamendien irudi hau funtsezko pieza izan dela Goyaren erlijiogabetasunari edo eszeptizismoari buruzko eztabaidetarako. Gerra bukatu da; prestuki ala lotsagabeki, indarkeriaz hil dira milaka eta milaka espainiar eta ezer ez da hobetu munduan eta herrialdean. Gizonen ahaleginak eta atsekabeak ez du ezertarako balio izan, hainbeste lagunen heriotzak eta sakrifizioak ez dute ezertarako balio izan; gerraondoaren desilusio sentimenduak dira. Egia esan, estanparen lehen egoeran bakarrik adierazi da (Liburutegi Nazionalean kontserbatu da proba) Goyaren asmo bitxia, pixka bat ilundua geroago xaflan egindako lanengatik, haien ondorioz ezkutatu egin baita hondoan ezkerraldean dagoen irudiaren zati bat, eta egoera honetan bakarrik ikus daiteke desberdin eta argi. Giza irudi bat da, historia idazteko jarreran, eta ondoan du Justiziaren balantza desorekatua. Goyak hori ekarri nahi du gogora. Nolanahi ere, Goyak hilobitik ateratzen ari den eskeletoaren kartelean idatzi zuen Ezer ez biribil hura arindua gelditzen da izenburuan -- inolako zalantzarik gabe berritua Ceán Bermudezek aholkatuta- Ezer ez. Beronek esaten du. Handik urte askora, Hondamendiak argitaratzean oraindik ere, irizpide ikarakor batek berriro aldatu zuen grabatuaren izenburua, eta Ezer ez. Beronek esango du jarri zuen, eta horrek are zailago egiten du ukatze mutua, Ikusiko dugu! esan nahian bezala.

Bibliografia hautatuta

  • Harris, Tomas. Goya : engravings and lithographs. Oxford, Bruno Cassirer, 1964.
  • The changing image : prints by Francisco Goya [Cat. exp.]. Boston, Museum of Fine Arts, 1974.
  • Lafuente Ferrari, Enrique. Francisco de Goya : los desastres de la guerra : reproducción de los 82 originales de Goya. Barcelona, Gustavo Gili, 1979.
  • Paas-Zeidler, Sigrun. Goya : caprichos, desastres, tauromaquia, disparates : reproducción completa de las cuatro series . Barcelona, Gustavo Gili, 1980. Edición original, Goya. Radierunger, Stuttgart, Verlag Gerd Hatje, 1978
  • Francisco de Goya grabador : instantaneas. Madrid, Real Academia de Bellas Artes de San Fernando, Calcografía Nacional ; Turner, 1992. pp. 19-48.
  • Cuenca, Maria Luisa ; Docampo, Javier ; Santiago, Elena. Catálogo de las estampas de Goya en la Biblioteca Nacional. Madrid ; Barcelona, Biblioteca Nacional ; Sociedad Estatal Goya 96 ; Lumwerg, 1996. pp. 12-16.
  • Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 163.