Eszena mitologikoa - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eszena mitologikoa

Anonimo japoniarra. XVIII. mendea

Tinta

26,4 x 50,6 cm

XVIII. Mendea

82/782-A

Lehen eszena honetan budismo esoterikoaren jainko bat ageri da, Fudo Myo-o mugiezina izenarekin ezagutzen dena. Gerlari anker gisa irudikatzen da, budismoaren defendatzailea, eta ezpata bat du eskuineko eskuan fedearen etsaiei eraso egiteko; ezkerrekoan, berriz, soka bat darama fededunei salbazioan laguntzeko. Haren eskulturak ur jauzietatik gertu egoten dira, eta han ariketa aszetikoak egiten dituzte monje budistek, Shingon sektaren jarraitzaileek bereziki. Kasu honetan artistak une batez bere ikurrak bazterrean utzita aurkezten du Fudo Myo-o ur jauziaren azpian, ez dakigu monje baten penitentzia imitatzeko ala dutxa bat hartzeko izango zen. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 233, 239-243, n° cat. 52.