Eskanintzailea edo Otoizlaria - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Eskanintzailea edo Otoizlaria

Anonimoa, III. mendea, K.a.

Brontzea

6,47 x 1,68 x 1,20 cm

82/840

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Zutik dago irudia. Antza oinutsik dago. Bularraldean gurutzatzen den mantu batez dago jantzita, gorantz tolestuta duen eskuineko eskuaz biltzen du. Ezkerreko besoa gorputzaren alde berari atxikita du. Mantuaren muturra ezkerreko sorbaldan behera du zintzilikatuta. Lepo luzea eta buru handia ditu, burua garondoan biltzen diren ile kizkurrez inguratuta. Gazte baten hazpegiak ditu, proportzio egokian landuak dira.

Madrilgo Museo Arkeologiko Nazionalean antz handia duen irudi bat dago, honelaxe sailkatu zuen Thouvenotek: " jeune garçon Pudicitiae gisara jantzita". Arra izan daitekeela iradokitzen duten ezaugarri bakarrak sendotasuna eta hazpegi gogorrak dira, arropa hobe egokitzen baitzaio emakumeari. Baina gure bildumako alean tunikak ez ditu hanken aztalak estaltzen, eta horrek gizon batek erabiltzeko arropa dela salatu dezake, hots, soin osoa estaltzeko etruriar tebenna bat, erromatar togaren antzekoa oso. Zangoak jarrera lasaian ditu gure piezak, ezkerrekoa apur bat aurreratuta, gorputzaren zamari eusten ez diola (Museo Arkeologiko Nazionaleko piezan baino modu nabarmenagoan), eta horregatik uste dugu jainko bat lasai adoratzen ari den jainkozalea dela gurea.

Bildumako etruriar irudi batzuen antzeko estiloa ageri du gure aleak, irudi horiek eskaintzailetzat har daitezke, baina gureak ez du eskaintzarik edo objekturik bat ere. K.a. II. mendean datatu genezake. Aurpegiak hazpegi errealistak dauzka, eta hazpegi horiek antz handia dute bildumako beste pieza batzuen hazpegiekin, Nemi aintziraren ondoko Diana Nemorensis santutegitik iritsitako sortan sailka genezakeenekin. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 393-395, n° 77.