Diskoboloa ? - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Diskoboloa ?

Anonimoa, IV. mendea, K.a.

Brontzea

7,5 x 2,96 x 1,2 cm

82/837

Manuel Taramona jaunaren alargun Mercedes Basabe andrearen dohaintza 1943an

Gizonezko irudia zutik. Bi zangoen gainean dago, haiek zuzen eta paraleloan, kako samarrak, bernak elkarrengandik oso hurbil, baina gorputz adarren mehetasunari erreparatzen badiogu, fabrikazioaren ondoko deformazio baten ondorio izan liteke egungo emaitza. Gorputza mehartu egiten da izterren goiko aldetik gora eta berriz ere zabaldu egiten da sorbaldetan besoen abiapuntua osatzeko, haiek ere kakotuak eta bi alboetara zintzilik. Ezkerreko eskua hautsia du eta eskuinekoak ahurra zabalik, beherantz begira, hatz lodia aurrerantz. Tratamendu anatomikoa oso estilizatua da, mehetzeko joerarekin, eta askotan hari-formakoa deituriko emaitza lortzen du. Irudikatu diren gorputzeko xehetasunak sexu organoak eta zilborra dira handidura txiki batzuen bidez, eta pektoralak zirkulu ebaki txiki batzuekin. Lepo luzea du, eta arrautza itxurako buruak nolabaiteko txori itxura ematen dio. Orrazkera ia ez da antzematen eta era homogeneoan estaltzen du garezur osoa, kopetan lodituz bisera moduan. Aurpegieran begiak bakarrik nabarmentzen dira, zirkulu ebaki handiez eginak. Bestelako xehetasunik ez agertzea ez da irudiaren azala gastatua egoteagatik, baizik eta nahita erabilitako estilo baliabidea dela dirudi.

Oro har, besoak zabalik zituzten otoizgileenera hurbiltzen bada ere irudiaren itxura, oso ohikoak direnak erromatarren aurreko arte italikoan, eta baita iberikoan ere, aurreko piezarenaren antzekoa da oso eskuineko esku azpia jartzeko era, eta xehetasun horri erreparatzen badiogu, pentsa dezakegu atleta disko jaurtitzaile baten irudikapena izan litekeela hau ere. Hari-formako fisonomia eta besoen eta zangoen jarrera, eta buruaren egitura ere, errepikatzen dira Frantziako Liburutegi Nazionaleko brontze batean, Umbria eskualdeko "Amelia taldea" deituriko bereizgarritzat hartua. (Ramón Corzo, 2011)

Bibliografia hautatuta

  • Corzo Sánchez, Ramón. "Bilboko Arte Ederren Museoko antxinako brontzeak : Taramona-Basabe bilduma = Bronces antiguos del Museo de Bellas Artes de Bilbao : la colección Taramona-Basabe = Antique bronze figures at The Bilbao Fine Arts Museum : Taramona-Basabe Collection", Addenda, n° 1. 2011. pp. 339-341, n° 62.