Bilbao / 1931 / Corridas Generales / seis de abono /... días 16, 17, 18, 19, 20 y 23 de agosto... - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bilbao / 1931 / Corridas Generales / seis de abono /… días 16, 17, 18, 19, 20 y 23 de agosto…

Guezala y Ayrivié, Antonio de Lit. J. Ortega, de Valencia

Bilbao, 1889/06/11-Bilbao, 1956/09/13 Valentzia

Koloretako litografia paperean

241 x 115 cm (papera) 230 x 105 cm (aztarna)

A. de Guezala (ángulo inferior derecho del emblema)

1931

02/278

2002an eskuratua

  • Aipamen berezia merezi du Antonio de Guezala y Ayriviék Bilboko 1931ko abuztuko zezenketetarako egin zuen kartelak, guztiz proposamen modernoa egin baitzuen. Haren kartelen originaltasun izugarria nabari da Museoko bilduman dauden zenbait adibidetan. Afixa honetan Guezalak jakin izan zuen tradizioa eta modernitatea uztartzen, kontu handiz gainera, gustu tradizionaleko zaleei atsekaberik ez sortzeko eta aldi berean bestelako estetika bat proposatzeko. Izan ere, gaia bera guztiz berritzailea da, orain arte aztertutako adibideei erreparatzen badiegu, zezen-hiltzailea plazaraino eraman duen autotik jaisten den unea irudikatu baitu. Autoaren presentzia behar bezala kokatu behar da testuinguruan; izan ere, hogeita hamargarren urteen hasierako Espainiako parke mugikorra aski txikia zen, eta horrenbestez, garraiobide modernotzat hartzen zen eta gutxi batzuek bakarrik zuten hura erabiltzeko aukera. Hala bada, automobila bezalako elementu berri bat azaltzea, zezenketen tradizioarekin inolako loturarik ez zuena, haren forma aerodinamikoak, irudiak egitean erabilitako mintzaira edo tipografia bera ere, oso bestelakoak dira afixa hau egin aurreko eta ondoko urteetan zezenketen kartelek izaten zuten planteamendu konbentzionalaren aldean. Kubismoarekin eta futurismoarekin oso loturik dagoen ezaugarria da egileak duen modernitatearekiko gustu hori eta forma geometriko soil samarrak irudikatzeko joera, ohiko ezaugarria haren ekoizpen piktoriko eta grafikoan. Datu bitxi gisa, aipatzekoa da denboraldi hartan Diego Mazquiarán Torrónteguik (Sestao, 1895 - Lima, 1940) hartu zuela parte, bertako toreatzailea, Bizkaiko Labe Garaietan metal-urtzaile ikastun gisa lan egin zuena, eta Indautxuko plazan hartu zuen alternatiba 1912. urtean. Era berean, Noaín González zezen-hiltzailea (Gallarta, Bizkaia, 1901 -- Madri,l 1973), hamar urte lehenago alternatiba Bilbon hartu zuena, izan zen urte hartako zezenketa nagusietan parte hartu zuen beste toreatzaile bat. (Mikel Bilbao)

Bibliografia hautatuta

  • Mur Pastor, Pilar. Antonio de Guezala y Ayvrie, 1889-1956 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1991. pp. 127, 203, n° cat. 56.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. p. 154, n° cat. 72.
  • Novecentismo y Vanguardia, 1910-1936 : en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2009. pp. 320-321, n° cat. 110.
  • Mensajes desde la pared : carteles en la colección del Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1886-1975 [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2015. pp. 124-125, n° cat. 45.