Bikotea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bikotea

Zugasti, José

Eibar, Gipuzkoa, 05/06/1952

Alanbrea, hagaxka eta pintura

173 x 71,2 x 63 cm

1989

06/427

2006an eskuratua

Zugastik hagaxken eta alanbreen nahaspila batzuen bidez eraikitzen ditu bere eskulturak. Metalezko elementu horien ondoan, eskulturaren gaiaren zati garrantzitsua da espazioa ere, irudikatutako gorputzei eta irudiei bizitza eta errealitatea emanez. Bestalde, ia nabari ez diren ukitu kromatikoek eta argiaren tratamenduak, bat bateko argi-ilunarekin, agerian uzten dute obra horien plastikotasuna. Nolanahi ere, inolako zalantzarik gabe, egiaz arreta pizten duena da multzo osoak helarazten duen adierazkortasun zaindua, haien antzerki izaera eszenografikoa instalaziora hurbiltzea lortuz batzuetan.

Alanbrezko nahaspila horren huts bolumetrikoaren atzean ageri da irudien egiazko barnealdea, haien arima, keinuetan eta jarreretan gizatasuna hartzen duena. Sortze lan batzuek nabari duten bihurritasunak eta ezegonkortasunak, obra honen kasuan bezala, gizakiaren funts dramatikoa azaldu nahi dute. Iragankorraren, denboraren joanaren, presentzia ere ekartzen digute gogora hondakin materialak erabiltzean eta akabera herdoiltsuetan, eta baita sarritan irudiek nabari duten makalaldi eta neke jarreretan ere. Bere eskultura osoak itomen eta zapalkuntza sentsazio deserosoa adierazten du, ezinbestean Giacometti gogora ekartzen duena, eta sentimendu existentzialista sakona helarazi nahi du, inolaz ere. [Arantxa Pereda]

Bibliografia hautatuta

  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 116-117, n° cat. 49.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. p. 184.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 184, n° cat. 103.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. p. 748, il.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 184.