Bertsolariak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bertsolariak

Zubiaurre, Valentín de

Madril, 22/08/1879 - Madril, 24/01/1963

Olioa mihisean

195,5 x 246 cm

: VALENTIN DE ZUBIAURRE : ((ezkerreko beheko angelua)ezkerreko behe-angelua, Valentin de Zubiaurre (atzealdea)

c. 1916-1917

82/67

Artistaren legatua 1964an

Heziketa akademiko sendoko artista izanik -San Fernandoko Goi Mailako Pintura Eskolan ikasi zuen, Madrilen-, Valentín de Zubiaurrek hainbat bidaia egin zituen XX. mendearen hasieran Frantzian, Italian eta Herbehereetan barrena, bere ezagutzak osatzeko, eta, bidaia horiei esker, Europako artearen historiari buruzko ezagutza zabala lortu zuen. Valentínen ekoizpen lan ugariaren parte handi bat -nazioartean proiekzioa izatea oso goiz lortu zuena eta gai eta mundu garaikideagatik interes oso gutxi agertu zuena- Europan mende aldaketan boladan zegoen pintura etnografiko eta kostunbristari lotuta dago, eta orobat lotuta dago leku eta garai zehatz bateko paisaia, tradizioak eta pertsonaiak irudikatzeko asmoari. Bere garaiko beste artista batzuengan bezala, landa eremuko bizitza -Euskal Herriko pertsonaia eta ohiturak batzuetan, eta Gaztelako gaiak beste batzuetan-- izan zen bere lanaren argumentu nagusietako bat; hain zuzen ere, garai hartako gizarte eta ekonomia aldaketen ondorioz desagertzeko puntuan zeuden pertsonak eta jarduerak gogorarazteko gaitasunagatik nabarmentzen da.

Lan honetan komunitatearen edo familiaren esparruko ospakizun bat irudikatzen da, eta egilearen beraren esku egon zen 1964. urtean museoan sartu zen arte. Bertan, bi bertsolari agertzen dira kantuan, mahai baten inguruan elkartutako jende talde baten begirada ernearen aurrean; euskal baserri giroko jantziak dituzte jantzita. Ohituren eta tradizioen errespetuan oinarritutako unibertso idiliko bat gogoratzen duen lanak izaera sinbolikoa du inolako zalantzarik gabe, eta bertsolarien irudiak, serioak eta estatikoak, ilunabarreko paisaia baten gainean ebakitzen dira; paisaian, bestalde, hondoko mendilerro malkartsua nabarmentzen da, eta Durangaldeko mendiak gogorarazten ditu, hain zuzen ere, Valentín de Zubiaurreren familiaren jaiotzatiko orubea zegoen lekua. Pertsonaiak goragune batean daude, lehen planoan, eta bertatik ikus liteke ibar hori. Lan honek holandar pinturaren generoko hainbat eszena gogorarazten ditu, ontzien eta elikagaien (ogia, ardoa, sagarrak) irudikapenari ematen zaion garrantziagatik, lurrean ere ageri dira, nahiz eta horien kolore biziek -horien artean nabarmentzen dira margolariaren urdin ilun bereizgarriak edo oihalaren orban horia, eskuinean- erakusten dute zein ondo ezagutzen zituen Valentínek eskola frantses modernoak. [Miriam Alzuri]

Bibliografia hautatuta

  • Valentin og Ramon de Zubiaurre [Cat. exp.]. Oslo, Sven Winger & Co, 1932. pp. 15-17, n° cat. 2. (titulado Versolaris)
  • Pantorba, Bernardino de. Historia y crítica de las Exposiciones Nacionales de Bellas Artes celebradas en España. Madrid, Jesús Ramón García-Rama, 1980. pp. 237, 621. (Títulado Versolaris)
  • Bengoechea, Javier de. Catálogo de arte moderno y contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Banco de Vizcaya, 1980. p. 130. (Con el título Los bersolaris).
  • Tesoros del Museo de Bellas Artes de Bilbao : pintura, 1400-1939 [Cat. exp.]. Madrid, El Viso, 1989. pp. 182-183, n° cat. 74.
  • La Sociedad de Artistas Ibéricos y el arte español de 1925 [Cat. exp.]. Madrid ; Barcelona, Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía ; Àmbit, 1995. p. 127.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 146.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 146.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. p. 146.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 79-80.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 79-80.
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao : guía. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2011. p. 146, n° cat. 102.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa : gida. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 146, n° cat. 102.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 78-79, n° cat. 36b.
  • Jaio, Miren. Estanpa bilduma = Colección de estampas = A Collection of Prints. Donostia-San Sebastián, Etxepare Euskal Institutua, 2012. pp. 16-19, 78.
  • Bilbao Fine Arts Museum : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 146.
  • Musée des Beaux Arts de Bilbao : guide. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. p. 146.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 212-213, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 212-213, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 212-213, sin n° cat.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 212-213, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 165-167, 169-170, 173, n° cat. 93.
  • Barañano, Kosme de. Bilbao y la pintura [Cat. exp.]. Bilbao, FMGB Guggenheim Bilbao, 2021. pp. 174-177, 321, il.
  • El Caserio : comedia lírica en tres actos [Folleto]. Barcelona, Tritó, 2019. p. 32, il.