Bermeoko bista - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Bermeoko bista

Paret, Luis

Madril, 11/02/1746 - Madril, 14/02/1799

Olioa kobrean

61,5 x 83,2 cm

Luis Paret (ezkerreko beheko angelua)

1783

17/26

BBKren babesari eta Museoaren Lagunen ekarpenari esker eskuratua 2017an

Bermeoko bista lana da (1783an sinatua eta datatua) Paretek egina dela ziurtzat hartzen den lehenengo ikuspegia, eta hori hartzen da, halaber, aurreko guztien aurrekaritzat. 215. zenbakia zegokion -oraindik ere ikusten da zenbaki hori margolanaren aurrealdean- Asturiasko printzeak Casita de Abajo delakoan gordetako lanen inbentarioan. Bertan antzeko beste ikuspegi baten bikotea bide zen, zeinetan itsasbeheran margotu beharrean, honako honetan bezala, ekaitza zegoela margotu zuen ikuspegi bera.

Paretek antzina «kai txiki» izenaz ezagutzen zena irudikatu zuen, gaur egun Bermeoko kai zaharra esaten dena, hain zuzen. Margotzeko, sarrerako ahoaren eskuineko kaian jarri zuen astoa artistak, Venancio Nardiz kaia izenekoan eta, zehazki, gaur egun Nestor Basterretxearen Olatua eskultura dagoen gunean bertan. Bertatik herria ikus zezakeen margolariak, portua itsaslabarren gainetik ikusten baita.

Ikuspegi panoramiko hau Santa Eufemia eliza gotikotik abiatzen da, lanaren ezkerraldean kokatuta, eta Ertzillako dorretxe enblematikotik igarota, margolanaren erdialdean, Talako Andra Mari elizaren hondakinetaraino iristen da, margolanaren eskuinaldean. Eraikin hori, harearriz egina dago eta estilo gotikokoa da, eta XIV. mendearen hasierako dokumentuetan agertzen da. Bizkaiko eraikin erlijioso handienetakoa izan zen, neurriak kontuan hartuta (84 metro luze eta 55 metro zabal); herriko gremio eta kofradien bileren egoitza izan zen. Gurutze latinoko oinplanoan, hiru nabe zituen, gurutzeria nagusi bat, kapera eta sakristia ugari, bi kanpandorre eta lau sarrera, puntu kardinaletara begira. 1504. eta 1722. urteetako suteen ondoren, eliza oso hondatuta gelditu zen, horrenbeste ezen XVII. mendearen amaieran hondakinak baino ez ziren gelditzen.

Juan E. Delmasen arabera, Talako Andra Maria elizari «1776an gangak erori zitzaizkion, eta horregatik, ez da bertan mezarik egin 1784. otsailaren 9az geroztik, eta bertako apaingarriak, irudiak eta bestelako bitxigarriak Talaiako Andra Mariaren ermitako parrokia elizara eraman ziren». Hori dela eta, 1782ko ekainaren 12an epai bat aurreikusi zen «eliza hartan gurtza ixteko, eta Santa Eufemiaren hurbileko eliza berritzeko erabakia hartu zen», hura ere erabat hondatuta, 1780. urteaz geroztik. 1784an Juan Martín de Uriberrondok «eliza ezagutu zuen [...] eta hura eraitsi behar zela agindu zuen, bertako material ona erabiltzeko helburuarekin». Hondamendia saihestu egin zuen dorreak, Pareten ikuspegian oso ondo bereizten dena, baina erortzeko arriskua ikusita, 1853. urtean, azkenik, eraitsi egin zuten. 1859. urtera arte eliza haren zenbait hondakin ikus zitezkeen bertan.

Bestalde, Santa Eufemiaren elizari dagokionez, «1782ko apirilaren 23an Gazteluko Santa Eufemiaren Parrokia Elizako dorrea eraisten hasi ziren, erortzeko arriskuan baitzegoen, eta Joaquin de Uriarte eta Manuel de Aurrecoechea jaunak izan ziren herriaren ordezkari, Santiago de Barandica errege eskribauaren aurrean eta herribildu honen zenbakiko eskrituran: hasiera eman zitzaion berriari, adierazitako urteko hamazazpian...». Dorre berria, Gabriel de Capelastegui maisuak osatutako diseinuaren arabera egina, urte horretako ekainaren 17an hasi zen eraikitzen «... eta 1783ko uztailaren 11n amaitu zen, eta 1784ko otsailaren 16an aldatu ziren eliz funtzioak Santa Eufemiara». 1783ko abuztuaren 1ean jarri zitzaion gurutzea aipatutako dorreari, eta aipatu bezala, 1784ko otsailaren 16an -nahiz eta Delmasek 9an izan zela esan- berriro ere meza ematen hasi ziren Santa Eufemian.

Margolanean argi eta garbi ikusten da Santa Eufemiako dorrea eraikuntza prozesuan dagoela eta kanpandorrea erdi bukaturik dagoela. Beraz, pentsatzekoa da, dorrearen eraikuntza zein aurreratuta dagoen ikusita eta kontuan hartuta 1783ko uztailean amaitu zela hura, urte horretako lehenengo seihilekoan Paret bere ikuspegia osatzen Bermeon zela. Izan ere, 1782ra aurreratu liteke haren egonaldia Bermeon, kontuan hartuta dorrearen eraikuntza aurreratuta dagoela, lanaren data eta margolariak nahiago zukeela kanpoan lan egin, hau da, baldintza klimatologikoak hobeak izanik, pentsatzekoa da Paretek 1783ko udaberri-udan hasi zuela lana.

Kalitate artistikoa kontuan hartuta, Bermeko bista eredu gisa erabili zen mahaiko ohol bikain bat sortzeko, onize, kaltzedonia, serpetina eta beste harribitxi eta erdi bitxi batzuekin; Buen Retiroko Harri Gogorren Errege Laboratorioak egin zuen konbertsioa, erakunde horren jardueraren azken urteetan seguru asko, Luis Poggettiren zuzendaritzapean. (Javier Novo)

Bibliografia hautatuta

  • Delgado, Osiris. Paret y Alcazar. Madrid, Consejo Superior de Investigaciones Cientificas , 1957. p. 258, n° cat. 83.
  • Milicua, José. "Un paisaje de Luis Paret", Goya : revista de arte, n° 20. 1957. pp. 126-127.
  • Paintings from Irish Collections [Cat. exp.]. Dublin, Municipal Gallery of Modern Art, 1957. n° cat. 75.
  • Gaya Nuño, Juan Antonio. "Actualidad de Luis Paret : bibliografía reciente : datos nuevos y obras inédActualidad de Luis Paretitas", Goya : revista de arte, n° 22. 1958. pp. 206-212.
  • Salas, Xabier de. "Unas obras del pintor Paret y Alcázar y otras de José Camarón", Archivo Español de Arte, n° 135. 1961. pp. 263-264.
  • González de Durana, Javier ; Barañano, Kosme María de. "Puertos Vascos en la obra pictórica de Luis Paret y Alcázar", Urtekaria 1986 : asterlanak, albistak = Anuario 1986 : estudios, crónicas. 1987. p. 33, il. 5.
  • Castilla Albisu, María. "El mar desde la ciudad : Paret, lejos de la corte y la imagen de las vistas del cantábrico", La cultura y la ciudad. 2016. pp. 303, 305.
  • Luis Paret y Alcázar, 1746-1799 [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila = Gobierno Vasco, Departamento de Cultura, 1991. pp. 238-240, n° cat. 19.
  • Morales y Marín, Jose Luis. Pintura en España, 1750-1808. Madrid, Cátedra, 1994. p. 213.
  • Luis Paret y Alcázar y los puertos del País Vasco [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederretako Museoa, 1996. pp. 48-50.
  • Morales y Marín, José Luis. Luis Paret : vida y obra. Zaragoza, Aneto, 1997. pp. 130-131, n° cat. 42.
  • Carlos IV : mecenas y coleccionista [Cat. exp.]. Madrid, Patrimonio Nacional; Sociedad Estatal de Conmemoraciones Culturales, 2009. n° cat. 81.
  • Goya y la corte ilustrada [Cat. exp.]. Barcelona, Fundación Bancaria ”la Caixa” ; Museo Nacional del Prado, 2017. pp. 86, 110, n° cat. 31.
  • 110 Years 110 Works [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 21, 138-141, sin n° cat.
  • 110 Años 110 Obras [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 21, 138-141, sin n° cat.
  • 110 Ans 110 Oeuvres [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 21, 138-141, sin n° cat.
  • 110 Urte 110 Artelan [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 21, 138-141, sin n° cat.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 348, 353, n° cat. 196.
  • Floridablanca : la sombra del rey [Cat. exp.]. Murcia, Comunidad Autónoma de la Región de Murcia, 2019. 2 v. pp. 546-547, il.