Barquín senar-emazteen erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Barquín senar-emazteen erretratua

Mogrobejo Abásolo, Nemesio

Bilbao, 1875/03/25-Graz (Austria), 1910/06/06

Igeltsu patinatua

37 x 40,5 cm

N Mogrobejo (ezkerreko behealdea)

1902

89/164

Pilar Barquín y Pradere andrearen dohaintza 1989an

Erretratua izan zen Mogrobejoren egiteko nagusietako bat bere karrerako lehen garaietan, artistarentzat diru-sarrerak lortzeko modu eraginkorra izateagatik segur aski.

1902an sinatua eta datatua den medailoi hau, ikasteko beste pentsio bat jaso aurreko hilabeteetan egingo zuen ziur aski Mogrobejok, hura ere atzerrirako eta erakunde berak emana. Gorputz erdiko gizon eskultura bat aurkezteagatik lortu zuen aukera hura eta urte horretako urrian Italiara joan zen han bere lanarekin jarraitzeko.

Mogrobejok Tomás Barquín Ruiz de Lazkano eta bere emazte Evarista Eguía y Aspiazu irudikatu zituen txanpon honetan. Senar-emazteak irmo ageri dira, soslaiz ikusiak eta ikuslearen eskuinaldera begira. Horrenbestez, mendebaldeko artean tradizio handia zuen erretratu tipologia erabili zuen Mogrobejok, tipologia horrek garrantzi handiena Berpizkunde garaian izan bazuen ere. Behe erliebe honen kasuan, gainera, gehienetan dominarentzat gordetako formatu zirkularra erabili du eskultoreak, ia beti oroitzapen ideiarekin loturiko objektua bada ere bestela. Oso leunki moldatua izan arren, garbi eta zehatz adierazten dira helduaroan erretrataturiko bikotearen ezaugarriak. Mogrobejok polikromaturiko jatorrizko eredua da igeltsua, Museora 1989. urtean heldu zena Barquin senar-emazteen birbiloba batek dohaintzan emana.

Segur aski erretratuaren bigarren bertsioa izango dena ere ezagutzen da, brontzezkoa jada, eta hartan, xehetasun handiagoz deskribatzen dira pertsonaiak, Museko igeltsuan baino urte gehiagoko itxurarekin emakumea. (Miriam Alzuri)

Bibliografia hautatuta

  • Nemesio Mogrobejo, 1875-1910 : su vida y sus obra. Zalla, La Gran Enciclopedia Vasca, 1972. p. 304, il.
  • Pintores y escultores vascos de ayer, hoy y mañana. Bilbao, La Gran Enciclopedia Vasca, vol. IX, 1975. p. 300.
  • Escultura Vasca, 1889-1939 [Cat. exp.]. Bilbao, Banco de Bilbao, 1984. p. 26.
  • Arenaza Urrutia, José María. Nemesio Mogrobejo. Bilbao, Caja de Ahorros Vizcaína, 1988. p. 44.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 553-555, n° cat. 125.
  • Francisco Durrio, 1868-1940 : sobre las huellas de Gauguin [Cat. exp.]. Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2013. p. 86, n° cat. 38.