Aurrez aurre jarritako izurdedun friso batekin apaindutako tximinia - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Aurrez aurre jarritako izurdedun friso batekin apaindutako tximinia

Piranesi, Giovanni Battista

Mogliano (Italia), 1720/10/04-Erroma, 1778 /11/09

Akuafortea paperean

35 x 48,9 cm (papera) 24,7 x 38,5 cm (orbana)

Piranesi (ezkerreko behe-angelua)

1769

93/5

1993an eskuratua

Diverse Maniere d'adornare i cammini ed ogni altra parte degli edifizi desunte dall'architettura Egizia, Etrusca, e Greca con un Ragionamento Apologetico in defensa dell'Archittertura Egizia, e Toscana, Cavaliere Giambattista Piranesi architettoren opera, Erroman argitaratu zen lehenbiziko aldiz 1769. urtean. Frontispicio bat, 67 grabatu hiru binetarekin eta beste hiru grabatu ditu; 35 orrialdeko testua italieraz, frantsesez eta ingelesez. Eta Mgr. Giovanni Battista Rezzonicori eskainia dago, Klemente XIII.a Aita Santuaren iloba. Piranesik bere diseinuetan askatasun osoz erabili zituen Antzinateko formak, nolabaiteko mise au jour, eta handik etorri zen Focillonek style Piranesi deitu ziona. Style dekoratiboa, argia, organikoa eta egiazkoa, ornamentazio aberastasun handikoa eta edertasunez ordenatua, edozein imitaziotik eta berregitetik guztiz urrun. Horren adibide garbia da tximinia hau, sailean 47. zenbakia duena. Diseinu bikaina ageri du pantailan eta apaingarri ugari ditu tximinia alboetan eta txanbranan, aurpegia emanda dauden izurdez osatutako frisoarekin antefijoen artean, medailoiarekin eta molorrikekin. Erdialdean, medailoi bat Janoren irudi bikoitzarekin, ateen jainko erromatarra, txanponen, nabeen eta nekazaritza irakaskuntzen asmatzailea. Haren tenplua, trukatzaileen arkuarekin batera, Piranesik berak grabatu zuen bere vetute de Roma: Tempio detto volgarm. te detto di Giano (H. 96) delakoetako batean. (Rosa Vives, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 70-71.