Arashi Rikan II.a aktorea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Arashi Rikan II.a aktorea – 82/756

Hokuei, Shunkosai

Japonia, aktibo 1824 eta 1837 bitartean

Xilografia

36,4 x 25,2 cm

Shunkosai Hokuei ga (春,江,斎,北,英,画,)

1832

82/756

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Arashi Rikan II.a (1788-1837) antzezlaria irudikatzen du Hokueiren estanpa honek, artistak harreman estua izan baitzuen antzezlari horrekin, haren obra gehienak Osakako agertokietako kabuki antzerkiko izar handi horri emanak baitira. Kasu honetan Rikan II.a Miyagi Asojiro galaiaren rola interpretatzen ari da Asago monogatariren historian oinarritutako Keisei tsukushi no tsumagoto izenburuko antzezlanean. Gure protagonistaren eta samurai boteretsu baten alaba Miyukiren arteko maitasun istorioa da. Zirkunstantzia askok bereizarazi zituzten bi maitaleak, gizarte maila ezberdinetakoak baitziren eta bikotea bereizi ondorengo negarrak itsututa utzi baitzuen Miyuki. Hala eta guztiz ere, bikotea berriro ere zoriontsuki elkartzen amaitzen da antzezlana. Irudi honetan obraren lehenengo atalean ageri da Asojiro, Kyoton dago, Uji ibaiaren ertzean, ipurtargiak ari da gauez harrapatzen. Protagonistak andon edo paperezko argi bat du esku batean, bertan Tsuen irakur daiteke, segur asko inguruko saltoki baten izena izango da. Estanpa honetan deskribatzen da, haizekirriak emakume gaztearen ontziraino eramango duen olerkiari esker, bikotearen maitasun istorioari hasiera emango dion unea. Irudiko hondo beltzaren aurreko aldean, tinta beltzez, Arashi Rikan II.aren beraren olerki bat irakur daiteke. Honela dio: Futsutsu kana / ware hazukashiki / hotaru kana, eta gurera ekarrita, Ipurtargiak, lotsatuta nago, ezjakin baten moduan. Obran zehar maitasun olerkiak trukatzen dituzten elkarren artean bi maiteminduek. (David Almazán, 2014)

Bibliografia hautatuta

  • Pereda, Arantxa. La Colección Palacio : arte japonés en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1998. p. 30. N° cat. 9
  • Arte japonés y japonismo [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2014. pp. 324-325, n° cat. 98.
  • Bilboko Museoaren alfabetoa = El alfabeto del Museo de Bilbao = The alphabet of the Bilbao Museum = L'alphabet du Musée de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2018. pp. 148-149, n° cat. 77.