Alegoria. Arte - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Alegoria. Arte

Natoire, Charles Joseph

Nimes (Frantzia), 1700-Castelgandolfo (Italia), 1777

Tinta beltza eta sepia, argi zuriekin

30,1 x 39,2 cm

Natoire (eskuineko beheko angelua)

82/822

María de Arechavaleta andrearen dohaintza, José Palacio jaunaren bildumakoa 1953an

Marrazki hau harritzeko modukoa da kontuan badugu artistak zeinen modu soltean eta berehalakoan islatu duen bere aurreneko ideia; horregatik uste dugu gerora margolan bat lantzeko lehen zirriborro bat dela honakoa. Konposizio honetan oso interesgarria da diagonalen arteko jolasa, Arteen alegoria bat aurkezten du, Eskultura, Musika eta Ospeak (tronpeta batez irudikatuta) koroatutako Pintura ikusten ditugu; ezkerretara eserita, Filosofia, edo agian Historia, gertatzen ari dena liburu batean jasotzen ari delarik. Emaitza nahasi samarra da, elementu eta irudi batzuk elkarren artean gurutzatzen eta gainean jartzen baitira. Horien artean putti direlakoak, eserita edo batetik bestera mugitzen, eszenaren bi aldeetan, sortzeko prozesuan zehar egileak konposizioan aldaketa batzuk egin zituela agerian utzirik. Esan beharra dago José Palaciok 1926an marrazki hau erosi zuenean ez zuela egungo itxura nahasia izango, Boussac bildumaren salmenta katalogoan ageri den obraren argazkiak salatzen duen bezala ez baitziren hautematen konposizioaren alorrean egindako aldaketak. Baina, agian, bildumagilearen etxean argipean luzaro egon ondoren, tintak eta bereziki kolore zuriko ukituak desagertu egin dira aipatu aldaketak agerian utzirik. (Ana Sánchez-Lassa de los Santos, 2005)

Bibliografia hautatuta

  • Collection M. J. Boussac. Catalogue des dessins et aquarelles des ecoles francaises & etrangeres du XV au XIX siecle. Enluminures. Galeries Georges Petit, Vente 10 et 11 mai 1926. Paris. p. 83.
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 176, n° cat. 48-a. (Con el título Alegoría, y atribuido a Charles Joseph Natoire)
  • Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 62-63.