Agustín de Obietaren erretratua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Agustín de Obietaren erretratua

Barroeta Anguisolea, Juan de

Bilbao, 1835/10/10-Bilbao, 1906/04/10

Olioa mihisean

27,4 x 22,4 cm

J. de B.ª (eskuinaldea erdian)

1869

69/22

Laureano de Jado jaunaren legatua 1927an

1969. urtean Barroetak tamaina txikiko erretratu pare bat margotu zuen Obieta doktoreak eskatuta: bata bere bezeroarena, saiheska, eta bestea haren emaztearena, Sinforosa Jaso, 1867. urtean hila. Erretratatutakoaren antzemate psikologikoa askoz ere hobeto egina dago doktorearen kasuan, dama margotzeko argazki batean oinarritu behar izan zelako izan liteke agian, hura jada zendua baitzen. Bi obra hauek Barroetaren ohiko parametroen barnean dabiltza argi eta garbi. Erretratuetan bere maisu madrildarraren formula beristei jarraitu zien, baina harenak baino bezero apalagoak asebetetzeko eginak zirenez, koordenada askoz ere apalagoetan eta errepikakorragoetan mugitzen dira. Hedapen eszenografikoa txikiagoa da, eta gehienetan, busto formatu obalatura egokitzen dira, hondo neutroarekin. Nolanahi ere, azpimarratzekoa da fisionomiak margotzeko duen bertute teknikoa eta ehunen eta bitxien kalitateak hautemateko gaitasuna.

Erretratuak senar-emazteen iloba batek, Laureano de Jadok, eman zizkion dohaintzan Museoari. Filantropo bizkaitar honek bere bildumako ondare handia eman zuen Bilboko Arte Ederren Museoa osatzeko. (Mikel Lertxundi

Bibliografia hautatuta

  • Plasencia, Antonio. Catálogo de las obras de pintura y escultura del Museo de Bellas Artes de Bilbao. Bilbao, Imprenta Provincial, 1932. p. 46, n° cat. 172. (Con el título Retrato del doctor Obieta, y atribuido a Juan de Barroeta)
  • Lasterra, Crisanto de. Museo de Bellas Artes de Bilbao : catálogo descriptivo : sección de arte antiguo. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 1969. p. 11, n° cat. 22. (Con el título Retrato del Doctor Obieta, y atribuido a BARROETA, Juan de).
  • Larrínaga Bernárdez, José Antonio. Juan Barroeta Anguisolea, 1835-1906 : retratista de Bilbao del siglo XIX. Bilbao, José Antonio Larrínaga Bernárdez, 2005. pp. 131-132, n° cat. 26.
  • De Goya a Gauguin : el siglo XIX en el Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 243-246, n° cat. 38.