84008 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

84008

Nagel, Andrés

Donostia, 15/08/1947

Teknika mistoa

205 x 200,5 x 63,5 cm

nagel.- (zaldiaren ezkerraldeko erdigunean)

1984

01/6

Begoña Mendía Ibarrola andrearen dohaintza, Guillermo San Juan jauraren oroimenez 2001ean

Obra honek alegiazko irudipenekin elkartzen ditu eguneroko elementuak, tratamendu estetikoak irrigarri edo zentzugabe, edo zehaztasunik gabe dramatiko, bilakatzen dituen ekintzak irudikatzeko, baina hunkigarriak eta aztoragarriak betiere.

Material ugari eta aurrez dauden objektuak erabiltzen ditu obra prestatzeko -potoak, sokak, plastikozko zatiak, neoizko hodiak, altzariak-, artistak zatika eraikitako giza irudiekin batera -beirazko zuntzean, alanbrezko bilbearen gainean, erraz moldatzeko modukoa, eta gero polikromatua- eta arte pop ekartzen dute gogora oinarrizko erreferentzia gisa, baina hori baino gehiago esan daiteke hainbat egoera, espresio, elkartzen dituen figurazioa dela, patetismoa, malenkonia, izugarrikeria, umorea eta larritasuna, besteak beste.

84008 obra baliabide berriekin egina da, Nagel-ek laurogeigarren urteetan erabili zituenak: forma lauak eta profil zorrotzak, bi dimentsiokoak, kubismoa gogora ekartzen dutenak eta urte askoan haren obraren bereizgarri izan zirenak.

George Segal-en edo Larry Rivers-en instalazioen eta erliebeen eragina dute bere obra guztiek, baina baita originaltasun handia ere, eta komikiaren, kartelgintzaren, karikaturaren eta publizitatearen erreferentzia zinematografikoak ere baditu.

Nagel-ek forma berriak sartu zituen euskal artearen barnean, eta herriaren errealitatearen ikuspegi berri bat batez ere. Horren harira, ez dabil Vicente Ameztoyrengandik oso urrun, obraren bat egin baitzuen harekin batean. [Javier Viar]

Bibliografia hautatuta

  • Nagel [Folleto]. Barcelona, Galería Maeght, 1988. n° cat. 10. (Con el título El rapto del Centauro)
  • Lucie-Smith, Edward. Andres Nagel. New York, Rizzoli, 1992. pp. 36, 51, il.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 174-175.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. pp. 174-175.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. pp. 174-175, n° cat. 96c.
  • Viar, Javier. Historia del arte vasco : de la Guerra Civil a nuestros días, 1936-2016. Bilbao, Bilboko Arte Ederren Museoa-Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2017. pp. 425, 427-428, il.