... 14tik 18ra - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

… 14tik 18ra

Lucarini Macazaga, Joaquín

Fontecha (Araba), 1905-Burgos, 1969

Basalto

33 x 41 x 13,5 cm

1930

05/180

2005ean eskuratua

Bere lehenengo lanetan, Lucarinik eskultura naturalistari eutsi zion, batzuetan gordina bazen ere. Hala ere, ondoren, lengoaia araztuagorantz bilakatu zen, Arabako Aldundiak emandako pentsioari esker proposamen berritzaileak ezagutu zituenean. Pentsio horrek, hain zuzen ere, Parisen ikasteko eta Belgikara zein Italiara bidaiatzeko aukera eskaini zion 1929. urtetik 1931. urtera arte. Izan ere, 1930ean Belgikara zihoala, badirudi Munduko Lehen Gerrako bataila nagusi baten agertokia ezagutu zuela zuzenean --lubakietan garatutako gerraren eredu ziren Verdun edo Somme-- eta, horren ondorioz, ... 14tik 18ra lana sortu zuela. Hemen, Lucarinik gerraren gizatasunik ezaren alegoria eraginkorra garatu zuen. Bertan, gizakia hiltzeko makina bihurtzen da --gas-maskarak bere aurpegia, gizatasuna ezkutatzen du--, eta hildako kideen aurrean ere ez da gelditzen. Beretzat sortutako lana, enkargupean egin ez zuen lana izan zenez, sintesi formal handia erabili ahal izan zuen. [Mikel Lertxundi]

Bibliografia hautatuta

  • Begoña, Ana de ; Beriain, Mª Jesús. Joaquín Lucarini : escultor. Vitoria-Gasteiz, Diputación Foral de Álava, 1985. p. 21.
  • Arte y artistas vascos de los años 30 = 30 urtearen hamarkadako euskal artea eta artistak [Cat. exp.]. Donostia-San Sebastián, Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipuzcoa, 1986. p. 325.
  • Joaquín Lucarini : escultor : exposición antológica, 1920 - 1969 = eskultorea : erakusketa antologikoa [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Ayuntamiento, 1997. pp. 21, 55.
  • Sáenz de Gorbea, Xabier. Joaquín Lucarini, 1905-2005 : bere jaiotzaren mendeurrenean = en el centenario de su nacimiento [Cat. exp.]. Vitoria-Gasteiz, Arabako Foru Aldundia = Diputación Foral de Álava, 2005. p. 5.
  • Adquisiciones 02/07 [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 56-57, n° cat. 19.
  • Guía Artistas Vascos. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2008. pp. 114.
  • Gida Euskal Artistak. Bilbao, Bilboko Arte Eder Museoa, 2008. p. 114.
  • Guide Basque Artists. Bilbao, Bilbao Fine Arts Museum, 2012. p. 114, n° cat. 59.