Zerbitzari begiluzea - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Erosi irudia

Zerbitzari begiluzea

Zamacois y Zabala, Eduardo

Bilbao, 1841/07/02-Madril, 1871/01/12

Akuarela paperean

28,3 x 18,2 cm

Eº ZAMACOIS. (ezkerreko behe-angelua)

c. 1865

85/10

1985ean eskuratua

Jauregietako mundua oso erakargarria izan zen Zamakoisentzat, izan ere, bere obra askotan eta askotan islatu zituen, batzuetan ukitu barregarriekin, XVI. eta XVII. mendeetan eta batik bat XVIII. mendean girotutako gorteetan gertatzen ziren alegiazko egoerak. Jauregietako eszenei buruzko iruditeria berezi eta zehatz horren barruan erregearen bufoiak, konspirazio kontuetan zebiltzan nobleak, nagusiei lapurretak egiten zizkieten morroiak, gelaurretako denbora-pasak eta, obra honetan bezala, zerbitzari begiluzeak irudikatu zituen. Horietan guztietan, jauregian ezarritako arauak urratzen zituzten jarreretan ageri dira pertsonaiak, edo besterik gabe, pertsonaia horiek jauregian egunero egiten zituztenak azaltzen dira, dirudunek garaiko gai garrantzirik gabeen aurrean ageri zuten gustu berriekin bat etorrita.

Parisen, argazki album batean oinarritutako akuarelen bidez lortu zituen Zamakoisek lehen diru sarrerak, eta sorkuntza prozesutik kanpora zegoen teknika independentetzat hartu zuen Zamakoisek akuarela. XIX. mendearen erdialdetik aurrera teknika horrek ezagutu goren unetik aurrera, agian Mariano Fortunyrekin harremanetan jarri zen garaian (1866ko udazkena), Zamakoisek maisutasun tekniko apartarekin landu zituen bere akuarelak, honakoa dugu artistaren lehen akuareletako bat. Ifrentzua izenburuko obran zirriborro bat landu zuen egileak, eta amaitu gabe dagoenez, aukera ematen du artistaren lan egiteko modua ezagutzeko: lehenik marrazkia lantzen zuen eta gero kolorea aplikatzen zuen. (Javier Novo González)

Bibliografia hautatuta

  • Marrodán, Mario Ángel. Panorama de la acuarela vasca : [LXXV exposición colectiva de la Agrupación de Acuarelistas Vascos]. Bilbao, Banco Bilbao Vizcaya, 1988. pp. 100-144, n° cat. 49.
  • Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 146-149, n° cat. 241a.