Bilduma online eta irudien salmenta

Zamacois margolariaren erretratua
Fortuny y Marsal, Mariano
Reus (Tarragona), 11/06/1838 - Erroma, 21/11/1874
Akuafortea
52,8 x 37,2 cm (papera) 18,3 x 13,8 cm (orbana)
Fortuny (orbanaren eskuineko behe-angeluan)
1869
XIX. Mendearen bigarren erdia
82/831
1982an eskuratua
1867 eta 1870 bitartean hilabete batzuk eman zituen Fortunyk Parisen, aukera izan zuen gizarte bizitza aberatsa izateko hein handi batean artista ospetsua ezagutu nahi zutelako hiriburuko kultur munduan zerbait ziren guztiek. Haren tailerretik igaro ziren margolariak, bildumagileak eta arte salerosleak, baina batez ere bere lagun batzuk, bertara gerturatzen baitziren artistarekin batera margotzera eta akuarela praktikatzera; horien artean zegoen Eduardo Zamakois.
Tailerrean hartzen zituen bisitaldietan eta bera izaten zen jaietan eta solasaldietan apunteak hartzen zituen nekaezin; gero, grabatuak egiteko erabiliko zituen batzuk. Davillier Baroiaren arabera, Zamakoisen etxean egindako bilera batean hasi zen Fortuny erretratu hau lantzen, zuzenean kobrezko plantxan, bilbotarrari akuafortearen nondik norakoak erakusteko. Ricardo de Madrazok pasarte horretako bertsio sinesgarriago bat eskaintzen du bere memorietan; horren arabera, Jehan-GGeorges Vibert margolariaren etxean bilduta zeudela, Fortunyk Zamakoisen akuarela arin bat egin zuen, eta hura izango zen gerora grabatuko zuena.
Obra honek agerian uzten ditu Fortunyk akuafortearen teknika erabiltzeko zeuzkan dohain apartak, eta agerian uzten du pitxer bati eta argimutil bati leku egiten dien mahaian jarrita gogoetatan murgilduta dagoen Zamakoisen irudia marrazketa zehatzarekin grabatzeko duen gaitasuna. Atzean, Parisen izan zuen lagun handienaren (Vibert) bilduma baliotsuko zeramikazko objektu batzuez betetako apalategia du. (Mikel Lertxundi, 2007)
Bibliografia hautatuta
- Yxart, José. Fortuny : noticia biográfica crítica. Barcelona, Biblioteca Arte y Letras, 1981..
- Ciervo, Joaquín. El arte y el vivir de Fortuny. Barcelona, M. Bayés, 1920?.
- Santos Torroella, Rafael. Fortuny. Barcelona, Edicions de Nou Art y Hor, 1982.
- Dibujos, grabados y acuarelas [del] siglo XIX : de Goya a Benlliure : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2007. pp. 142-145, n° cat. 240.
- Zamacois, Fortuny, Meissonier [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2006. pp. 242-243, n° cat. 81.