Bilduma online eta irudien salmenta

Vestibolo d'antico Tempio (Antzinako tenplu bateko atondoa)
Piranesi, Giovanni Battista
Mogliano (Italia), 1720/10/04-Erroma, 1778 /11/09
Akuafortea, xixela eta punta lehorra
36,2 x 46,6 cm (papera) 26 x 35,3 cm (orbana)
Gio. Batta. Piranesi (ángulo inferior izquierdo de la huella)
1743
93/7
1993an eskuratua
Grabatu honen prestatze marrazki ederra kontserbatu du British Museum museoak: An Antique Temple (1742-1743), ikatz-ziri, luma, tinta sepia eta ur-kolorez egina (13,5 x 20,6 cm), hamar zenbakia zuena, honako izenburu honekin: Tempio antico lehen egoeran, eta bigarrenetik aurrera, hamahirugarren zenbakiarekin ageri da eta izenburu osoarekin --ikus inskripzioak-, Prima Parte/ di Architetture,/ e Prospettive/ inventate, ed incise/ da Gio. Battã Piranesi/ Architetto veneciano/ dedicate/al Sig. Nicola Giobbe. Erroman argitaratu zen lehenengo aldiz 1743. urtean. 1750. urtean beste grabatu batzuk erantsi zitzaizkion sailari, eta Opere Varie delakoaren barnean aurkeztu zen.
Sail hasi berria da, eta bertan, Piranesik jada ezartzen ditu bere geroko obraren alderdi erabakigarri batzuk: arkitektura, motibo nagusi gisa; monumentuaren ikuspegi izugarria eta giza irudiekiko konparazioa; ikuspegi araztu, eta batzuetan, behartuaren erabilera; zehaztapen arkeologikoa, eta sentimendu erromantiko eta fantasmagorikoa, bakardadea eta denboraren joana gogora ekartzen duena.
Elementu horiek guztiak elkartzen dira egikera topografikoa eta kaligrafia lineal guztiz gardena duen estanpa honetan. Trazu bereizi horiekin Piranesik zutabe eta pilastra korintoarrak deskribatzen ditu, horma-hobiak estatuekin, idi garezurrak giltzarrietan, kasetoiak gangetan, eta infinituaren ilusioa sortzen du, hiru gangen hondoan, cella ageri dela ematen badu ere, Bibienatarrek planteatzen zuten ikuspegi berriaren eraginpean. (Rosa Vives, 2005)
Bibliografia hautatuta
- Dibujos y grabados, siglos XV-XVIII : colección Museo de Bellas Artes de Bilbao [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2005. pp. 66-69.
- Goya : estampas de invención : Caprichos, Desastres, Tauromaquia y Disparates [Cat. exp.]. Bilbao, Museo de Bellas Artes de Bilbao, 2012. p. 59.